Korrikaren inguruan antolatutako hainbat ekitaldi izango dira otsailean eta martxoan eta Donostian bi hitzordu ditugu: Korrika arroparen desfilea eta Gosariak ikuskizuna.
Donostiako euskahaldunek Korrikako
arropa desfilea antolatu dute larunbaterako, otsailaren 7rako. San Juan kalean (Bretxa ondoan) izango
da, 11:30ean. Hori bai, eguraldi txarra egiten badu, Bretxa barruan egingo dute, lehenengo solairuan.Musika zuzenean eta giro bikaina asteburuko hotzari aurre egiteko!
Bestetik, Gosariak ikuskizuna ere izango da otsailaren 13an, 22:00etan, Intxaurrondoko Kultur Etxean. Sarrerak 9 eurotan daude salgai Donostia Kultura webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Kultur Etxeko leihatilan ere salduko dira emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Animatu eta izan Gosariak euskahaldunaren parte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina