2015/02/19

Denok Korrikara, ukelelearen erritmora!

Korrika Kulturalak hiru lehiaketa dauzka abian: bideo lehiaketa, bideokoplarena eta abestiaren bertsioarena.

Abestiaren bertsioaren lehiaketan, euskahaldunek edizio honetako Korrikaren kantaren musika bere estilora egokitu behar dute, letra bere horretan mantenduz.

Jo Ukeleleak ere parte hartu du eta bere lana #eushaldun guztiokin partekatu nahi izan du. Gozatu, ukelelearen doinuarekin eta martxoaren 19tik 29ra... denok Korrikara!

3 iruzkin:

  1. Aupa neskak, segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  2. Badator Korrika 19!!! edozein erritmotan Korrika!

    ErantzunEzabatu
  3. Euskaltegian kanta ikasten ari garenez, egin ahal dezakegu horrelako zerbait? Txaloekin edo?

    ErantzunEzabatu