Joan den astean Korrika lehiaketa egin genuen Ordiziako euskaltegian, A2, B1 eta C1 taldeetako ikasleekin. Lehenik eta behin, jolasa egin genuen ikasleak taldekatzeko, maila ezberdinetako ikasleak izan zitezen talde bakoitzean. Ondoren, Korrikari buruzko lehiaketari ekin genion. Irakasleok 15 bat galdera egin genizkien ikasleei eta taldeek txandaka erantzun behar izan zuten. Zuzen erantzunez gero, puntu bana lortzen zuten; oker erantzunez gero, berriz, hurrengo taldeak izaten zuen asmatzeko aukera. Errebotean zuzen erantzundakoek puntu erdia jasotzen zuten. Jolasaren amaieran, argazkian agertzen den taldea izan zen irabazle. Diploma ederra eta metxeroak eskuratu zituzten. Zorionak!
Esku-hutsik geratu ziren ikasleak ere, klasera etorri aurretik baino beteago itzuli ziren etxera. Izan ere, Korrikari eta AEKri buruzko kontu asko ikasi zituzten. Ez al da hala? Zer informazio berri jaso zenuten? Kontatu, kontatu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina