Askapena erakunde internazionalistak eta Euskal Herrian Euskaraz
eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin
dute auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe herritik, Aragoitik,
Korsikatik Boliviatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsitako
mezuekin osatu dute ikus-entzunezkoa. Helburua zera da: Euskararen
Nazioarteko Egunean, munduko herrien arteko elkartasuna jorratu eta
ikusaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleei mezua
zabaltzea aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezagun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina