2012/06/05

Lokal berriaren inaugurazioa eta afaria izango ditugu datorren astean

Euskaltegiaren 25.urteurrena ospatzen ari gara ikasturte honetan eta amaierarako gorde ditugu bi ekintza garrantzitsu: Ordiziako lokal berriaren inaugurazioa eta urteurrena ospatzeko afaria. 

Lokalaren inaugurazioa ekainaren 14an izango da, 19:00etan. Euskaltegi berria Behe Nafarroa kalea 1ean dago (Txakurtxulon). Ateak irekiko ditugu eta lokala ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Jarraian, AEK-ko ordezkariek agurra eta aurkezpena egingo dute, eta gure jardunari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko dugu.  Amaitzeko, otamena izango da.


Hurrengo egunean, ekainak 15, ekitaldiekin jarraituko dugu eta, urteurreneko ospakizunak behar bezala borobiltzeko, afaria egingo dugu Ordiziako Tximista sagardotegian. Egun horretan 19:30ean elkartuko gara bezperan inauguratutako euskaltegian. Ondoren, herrian ibiliko gara trikiti doinuen laguntzaz, eta 21:00ak aldera sagardotegira joango gara afaltzera.

Afarira joan nahi duenak txartela aldez aurretik erosi beharko du. 25 urte hauetan AEKn ibilitako ikasle, irakasle eta korrika laguntzaile guztiak daude gonbidatuta. Baita, aldez edo moldez, lagundu gaituzuen eta babesa eman diguzuen guztiak ere. Afarirako txartelek 15 euro balio dute eta ondorengo lekuetan egongo dira salgai ekainaren 13ra arte: Beasaingo AEK Euskaltegian eta Arrano eta Basakana tabernetan; Seguran Elorripen; Legorretan Olason, Idiazabalen Xumen eta Ordizian AEK Euskaltegian eta Herriko Tabernan.

Etorri gurekin urteurrena ospatzera!




1 iruzkin:

  1. Aitziber Sarasola6/14/2012 12:36 PM

    Zorionak Goiztiri euskaltegiari. Berri oneko gaude, euskara ikasi ahal izateko egoitza berri baten irekiera beti da berri ona. Bejondeizuela, segi bixkor eta zorterik onena opa dizuet.

    ErantzunEzabatu