Liburu bat irakurri eta horren inguruko solasaldia egin dute Beasaingo goizeko taldeko ikasleek. Azpian duzue hizketaldiaren ondoren eurek egin duten kronika:
Kaixooo!
Gaur liburu-tertulia bat
egin dugu: “Irabazi eta Galdu” liburuaren titulua da, eta idazlea
T.C. Jupp da.
Lehenik liburu irakurri
genuen. Gero, atal bat aukeratu genuen, hirugarren kapitulua. Etxean
berriz irakurri genuen, eta gauza deigarriak azpimarratu genituen.
Sentsazioa desberdinak
atera dira: zati batzuetan pozik, beste batzuetan oso triste, beste
batzuetan haserre sentitu gara. Bitxia da: liburu berdina, sentipenak
desberdinak.
Tertulia bukatu ondoren,
pozik sentitu gara. Oso esperientzia interesgarria da. Denok asko
hitz egin dugu, eta hitz desberdinak agertu dira.
Beste tertulia bat
egiteko geratu gara.
Agurrak!
Beasaingo Goizeko Taldea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina