Bitxigintza ikastaroa egin zuten euskaltegiko zenbait ikaslek eta herritarrek apirilaren 16an eta 23an. Larraitz Sukia ataundarra izan zuten irakasle, eta eraztunak egiten irakatsi zien ikastaroan parte hartutako 23 lagunei.
Lehenengo egunean eraztunen gainaldea egin zuten. Lehenik eta behin, Sukiak erabili beharreko materiala zein zen azaldu zien, eta ulertutakoan hasi ziren eskulanetan. Batzuei gehiago eta besteei gutxiago kosta zitzaien, baina denek lortu zuten eraztunaren 'saskitxoa' egitea.
Bigarren egunean, berriz, aurrekoan bukatu ez zutenei amaitzen lagundu zieten, eta, ondoren, eraztunaren beste zatiarekin hasi ziren lanean. Pazientzia eta gogoa jarri zuten guztiek, eta eraztun bana eraman zuten etxera. Azpiko argazkian ikus daiteke zein izan zen emaitza.
Oso ederki pasa dugu!Pazientzia handiko lana da,baina
ErantzunEzabatuemaitza politak jaso ditugu,beraz,poz-pozik!!!