Goiztiri Euskaltegiko ikasleak umeei begira egindako kontakizuna ikustera hurbildu ziren martxoaren 15ean, osteguna, Ordiziako Urdaneta ikastetxera. Ahoz Aho 2012 jaialdiaren baitan antolatu zuten ekitaldia, eta bertan bildu ziren ikastetxeko umeak, eta euskaltegiko Beasaingo eta Ordiziako goizeko taldeak. Goizeko hamarretan hasi zen ipuin kontaketa eta ordubete iraun zuen. Ipuinak ahoz kontatzez gain, gorputz espresio eta marrazkien bidez ere adierazi zuten kontatzen ari zirena. Gozatu ederra hartu zuten euskaltegiko ikasle eta irakasleek!
Zer ondo pasatzen genuen, ipuin kontalarian!!! Oso ondo ulertu genuen, eta marrazkiak asko lagundu ziguten.
ErantzunEzabatuIpuinak oso dibertigarria, bikaina eta zoragarria ziren. Berriro ikusi nahi ditugu.
Hala bazan, kalabazan atera dadila Beasaingo goizeko taldearen plazan.