Asteburu betea izango da Goierrin kultur jarduerei dagokionez. Hasteko, Garazi Kamiok Igartza Sariaren bidez argitaratu duen 'Beste norbaiten zapatak' liburua aurkeztuko du 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian. Aurkezpenean, Kamioz gain, Xabier Mendiguren editorea, eta Beasaingo Udaleko eta CAFeko ordezkariak izango dira. Ipuinez osatutako liburu honetan hainbat istorio aurkituko ditu irakurleak: lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luzea egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...
Bihar, berriz, 'Ipar haizearen kontra' antzezlana izango da 22:15ean Beasaingo Usurbe antzokian. Itziar Atienza eta Joseba Apaolaza aktoreak Leoren eta Emmiren paperean ariko dira. Leok ezagutzen ez duen Emmiren e-posta jaso du, neskaren hankasartzearen ondorioz, eta Leok erantzun egin dio gizalegez. Emmiri erakargarria iruditu zaio bien arteko mezu trukaketa, eta, denboraren poderioz, bien arteko elkarrizketa jarraia bihurtuko da. Elkar aurrez aurre ezagutzeaz hitz egiten dutenean, ordea, ezinegonak gainditzen ditu, eta atzeratu egiten dute hitzordua.
Larunbatean, Jon Sarasuaren 'Letez kantuberbetan' emanaldia izango da Ataungo Herri Antzokian, 19:00etan. Xabier Lete izango du gogoan, eta oiartzuarraren kanta batzuk jo eta abestuko ditu, abestiei buruz ere solas eginez. Ekitaldia Ordiziako, Lazkaoko, Ataungo eta Segurako Liburu Azoketako arduradunek antolatu dute, kultur ekintzak urteko beste garai batzuetara ere zabaldu nahian.
Larunbatean bertan, Beasainen 'Euskaraz bizi eguna' izango da bertako Euskal Herria Euskaraz taldeak antolatuta. Pilota partidak izango dira 18:00etan Nafarroa Etorbideko pilotalekuan: Ion Diez-Iraeta / Urteaga-Rodriguez eta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina