2012/03/08

'Erregea eta bufoia' ikuskizuna izango da martxoaren 16an Seguran

Goiztiri AEKren 25.urteurrena dela-eta, Erregea eta Bufoia ikuskizuna antolatu dugu Segurako Iparra-Hegoaren barruan. Ikuskizunean Ander Lipus aktorea eta bertsolari bat aritzen dira gaijartzaile baten gidaritzapean. Martxoaren 16ko emanaldian Josu Goikoetxea arituko da gai jartzen, Ander Lipus bufoi lanetan eta Aitor Sarriegi errege. Bertsolariaren bat-batekotasunaz gain, antzezleak ere inprobisatu egingo du. Antzezlea mozorrotu egingo da, eta hainbat pertsonaia ekarriko ditu oholtza gainera. Pertsonaia bakoitza eta bertsolaria etengabeko elkarrizketan arituko dira, nor baino nor.

Ander Lipus aktore markinarra, IƱigo Ibarra benetako izenez, abangoardiako aktorea eta bufoia da. Hainbat antzerki lanetan parte hartu du, bai Euskal Herrian eta baita hemendik kanpo ere, baina bertso munduan 2007ko Bertso Egunean eta Bertso Tranpak ekimenean aritu zen, besteak beste.

Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarra aski ezaguna da bertso munduan, eta hainbat plaza egin ditu bai Goierrin eta baita eskualdetik kanpo ere. Iazko Gipuzkoako txapelketan Laxaro Azkunek jarri zion irabazlearen txapela. Horretaz gain, 2009ko Euskal Herriko Txapelketako finalista izan zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina