Gaur aurkeztu dute Beasainen ostiralean irekiko den XXI. Euskal Liburu eta disko azoka. Abenduaren 17, 18 eta 19an izango da azoka Beasainen. Antolatzaileek, Karmele Santoyo (AEK) eta Aitor Aldasoro (Udala), aurkezpenean egitarau zabala aurkeztu dute. Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 21. Liburu eta disko azoka izango da berau. AEK zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa prestatu dute. Azoka Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da igandera arte.
bbbbbbOrdutegia:
Ostirala. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00.Larunbata. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00 Igandea. Goizez:11:00-14:00. Arratsaldez 17:00-19:00.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina