Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du, abenduaren 16rako, osteguna, arratsaldeko 6etatik aurrera,
Arriarango Intxaurpe elkartean. Irakasleak,
Segurako Talogileak izango dira. Bertan,
taloak nola egiten diren ikasiko dute bertaratutako guztiek,
Segurako Talgogileen eskutik. Egin ahala jan ere egingo dituzte bai!
Mmmmmmmmmm! Ikastaroan parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da eta 3€ ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak (umeek 1€).

Ikastaroa irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 14rako, asteartea, izena eman behar da
Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegiren batean: Ordizia: Santa Maria 4-2.ezk Tel: 943889174
ordizia@aek.org Beasain: Urbialde Plaza 7-Behea. Tel: 943889340
beasain@aek.org