Beasaingo Goiztiri AEKren euskaltegian hainbat ikasle ari da euskara ikasten.
Besteak beste,adinekoak, etorkinak, gaztetxoak,...
Datorren maiatzaren 11n, asteartea, 18:00etan Zeraina joango dira
ikasleak bertako meategiak ezagutzera.
Irteera irekia izango da, beraz, nahi duenak parte har dezake.
Zeraina bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da.
Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko.
Izena eman nahi duenak deitu edota Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegira gerturatu,
datorren maiatzaren 7a, ostirala, baino lehen.
Bisita, 18:00etan hasiko da Zerainen bertan.
Bertaratutako guztiek meategiak ezagutuko dituzte.
Bisita 20:00ak aldera amaituko da.
Anima zaitezte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina