2010/04/16
Goierriko Goiztiri Aek-ko ikasle-irakasleak eta Ordiziako herritarrak Gorrotxategi-Konfiteriaren museoan.
Konfiteroaren lana, duela 100 bat urte zein zen eta nolakoa zen ikasi zuten bertaratutako guztiek. Egiten zituzten produktu desberdinak egiteko tresneria ikusi zuten: kafearen eta kakaoaren birrinketa eta txigorketarako tresnak, lehendabiziko irabiagailuak, turroia eta izozkiak prestatzeko tresnak, kandelak egiteko sistemak, sukaldea, labea,... Duela 100 urte inguruko konfiteroek non eta nola lan egiten zuten azaldu zuten. Museoa polita da, interesgarria, eta azalpenak ere oso interesgarriak! Museoak pieza asko dauzka; duen tresna kopurua eta hauen aniztasuna harrigarriak dira.
Bisitaren amaieran, bertaratutako guztiek txokolate beroa ere dastatu zuten!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina