Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagunduta, musika-solasaldia antolatu du.
Andoni Tolosa "Morau" kantautoreak, musika munduan lanean duela urte asko hasi zen hernaniarrak, atzoko, gaurko eta biharko abestiak eskainiko ditu. Ordiziako D´Elicatuz zentroan izango da musika-solasaldia, datorren maiatzaren 5ean, asteazkena, 18:00etan. Herritar orori zabaldua, beraz, anima zaitezte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina