2010/12/23
2010/12/22
Jende ugari Arriarango Intxaurpe elkartean talo ikastaroan.
2010/12/21
Segurako urteko azken literatura-tertulia oso ondo joan zen.
2010/12/20
21.Euskal Liburu eta disko azokan jende andana.
Korrikak 17. ediziorako arropa eta osagarriak.
2010/12/16
AEK-k gaur 17.KORRIKA aurkeztu du.
Korrika 17 Trebiñun hasiko da 2011ko apirilaren 7an eta Donostian amaitu apirilaren 17an. MAITAU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI izango da lelo nagusia, eta edizo honetako omendua berriz Euskaltzaindia izango da.
Vespa Velutina Asiako liztorra.
2010/12/14
Asteburu honetan izango da Beasaingo XXI. Euskal Liburu eta disko azoka.
2010/12/13
"Vespa Velutina, Asiako liztorra, Hego Euskal Herrira iritsi da " Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak hitzaldia antolatu du Beasainen duen egoitzan.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du Arriarango Intxaurpe elkartean.
Ikastaroa irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 14rako, asteartea, izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegiren batean: Ordizia: Santa Maria 4-2.ezk Tel: 943889174 ordizia@aek.org Beasain: Urbialde Plaza 7-Behea. Tel: 943889340 beasain@aek.org
ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN! EZ GALDU AUKERA! 2010/12/12
Goierriko lau herrik elkarlanean egingo dituzte liburu eta disko azokak.
2010/12/10
Xabier Lete, kantari eta poeta Oiartzuarra, gogoan, bere heriotzean.
2010/12/09
Gu hasi gara eta zuek noiz? Hs ta ks ta lgnkn bz !!!

2010/12/04
Bixi-Bixi irratsaioko hilabete honetako lehiaketako irabazlea Maitane Le...
2010/12/01
Guk euskaraz, zuk zergatik ez .. . Euskara putzu sakon eta ilun bat zen...
2010/11/26
Aste honetan, Hamaika Telebistako Hona hemen saioan AEKren praktika egitasmoen berri eman dute.
2010/11/24
Hiromi Yoshidak, laguntza eskatu digu euskaraz irakurtzen ditugun liburuei eta ikusten ditugun pelikulei buruz.

2010/11/23
Gaur, hilak 23, arratsaldeko 8etan Udaletxeko batzar-aretoan izango den bileran parte hartzeko deia egin die herritarrei Legorretako Udalak.
Gaur, beraz, udaletxera nahi duen oro gerturatu daiteke.EBPNaren kudeaketa AHIZE -AEK-ri esleitu dio Legorretako Udalak.
Barne Erabilera Plana ere hurrengo asteartean, hilak 30, aurkeztuko diete Udaleko langileei, goizeko 8etan.
2010/11/22
Nik ere euskaraz! Euskal Herri osoko jendearen atxikimendua lortzea da helburua.
Euskal Herri osoko jendearen atxikimendua lortzea da helburua. Nik ere euskaraz!
2010/11/19
AEK-k Korrika laguntzaile kanpaina aurkeztu zuen atzo Donostian emandako prentsaurrekoan.

Korrikak eta AEK-k, atzo goizean Donostian egin zuten prentsaurrekoan Korrika Laguntzaile kanpaina aurkeztu zuten. Ekitaldian, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujikak, eta Korrikaren arduradun Edurne Brouardek hartu zuten parte. Korrika laguntzeko modu asko dagoela, baina, bereziki bi nabarmendu zituen atzokoan Edurnek; batetik, jada, martxan jarri direlako biak, eta bestetik, oso garrantzitsuak direlako korrika laguntzaile kanpaina eta materiala.
Korrika laguntzaile kanpaina abian da, beraz! 17. Korrikako materiala ere salgai dago jadanik AEKren euskaltegietan eta Euskal Herri osoko hainbat dendatan.
2010/11/18
Izarren argia filma ikustera joan ziren Beasaingo Goiztiri AEk euskaltegiko hainbat ikasle joan den astelehenean.
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko hainbat ikasle Izarren argia izeneko
filma ikustera joan ziren joan den astelehenean. AEK-k euskararen erabilera gelaz kanpo sustatu ohi horrelako jarduerekin.
Gustatu ote zitzaien? Kritika onak izan ditu behintzat!
2010/11/16
Moodlemoot 2010 jardunaldiak izan dira Logroñon.
Logroñon izan dira aurtengo estatu mailako Moodlemoot jardunaldiak. Bertan izan ziren online saileko Andoni eta Jaione hiru egunotan. Bideo honetan ikusi ahal izango duzue non izan ziren jardunaldi hauek.
2010/11/10
Zer da hizkuntza ongi hitz egitea? Ados zaudete diotenarekin?
2010/11/07
Mintzalaguna egitasmoa jarriko da martxan azaroan, Beasainen.
2010/11/04
Segurako talde batek, bideoa grabatu du "dida" Gaztea irratsaioak antolatu duen lipdub lehiaketarako.
"Dida!" Gazteako irratsaioak antolatu duen lipdub lehiaketa oso arrakastatsua izaten ari omen da. Lehiaketa honetan parte hartzeko Segurako talde batek, Xabier Leteren "gizon arruntaren klopak" abestiarekin bideoa grabatu du. Emaitza, ezin hobea izan da, lan polita egin dute segurarrek. Zorionak!
Ikusi eta zeuon bozka eman nahi badiozue sartu hementxe eta egin ahal izango duzue.
Ea gustukoa duzuen!
2010/10/21
AEKren on-line zerbitzuetako bat e-uskaltegia dugu. Besteak beste, bertan doako hainbat baliabide topatuko duzue.
Horien artean zeuon kabuz lantzeko moduko baliabide asko topatuko duzue, baita e-uskaltegiaren katalogoa eta haren inguruko informazioa ere. Zenbait baliabide doakoak dira, aski duzue gunean izena ematearekin edota "bisitari" moduan sartzearekin. Honako doako baliabide hauek topatuko dituzue bertan:
2010/10/18
Euskara ikasteko aukera Beasaingo jubilatuentzat Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta.
2010/10/09
Goierriko Goiztiri AEKn aukera zabala duzu euskara ikasi nahi baduzu, garaiz zabiltza!
2010/10/06
2010/09/17
BAI, nahi dut! Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak matrikulazio kanpaina zabalik.
- Ohiko ikastaroak: euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak; 2, 3 edo 4 orduko ikastaroak, goizez, arratsaldez zein gauez. HABEren 1,2,3 eta 4.mailak.
- Auto-ikaskuntza: astean ordu eta erdiko mintza-saioak, 15ean behin 40 minutuko tutoretzak.
- Lan mundua: normalkuntza planen kudeaketa eta langileentzako ikastaro bereziak.
- Agiriak: HABE zein Hizkuntz Eskakizunak eskuratzeko ikastaro berezituak.
- Irakasleentzako ikastaroak: hobekuntza (Irale), azterketak...
- Aisa: etorkinentzat harrera ikastaroak.
- Dendaketan: merkatariei zuzendutako ikastaroa.
- Osatuz: osakidetzako langileei zuzendutako ikastaroa.
- Hitanoa: edonorentzat.
- Online ikastaroak: Haberen 2, 3 eta 4.mailako azterketak prestatzeko ikastaroak; zuzentasuna; testugintza... www.egela.aek.org orrialdean.
2010/09/13
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiaren alde Ordiziako euskal festetako asteazkeneko peri berezian zozketatutako loteak badu sariduna.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiaren alde Ordiziako euskal festetako asteazkeneko peri berezian zozketatutako bertako produktuez osatutako lotea 0.570 zenbakia duen boletoari egokitu zaio. Berau Luis Mari De Juan “Pintxo” ordiziarrak aurkeztu du eta hala ageri da argazkian saria jasotzerako garaian.
2010/07/23
AEKren uda eskaintza aurrera doa.
Uda aurrera doa eta AEKren orrialde nagusian dioen moduan uda barnetegiak ere bai. Abuztuaren lehen egunera arte iraungo dute hilabete honetako AEKren bigarren hamabostaldiko euskalduntze barnetegiak Arantzan eta Foruan. Abuztuaren 24an bukatuko den beste barnetegi bat, Iparraldeko oinezkoentzako barnetegi ibiltaria da, Pirinioetan ibiliko dena GR 10 ibilbidea egiten.
Beste alde batetik, bi egun lehenago, larunbatean, hasi zen bizikletaz egingo den barnetegi ibiltariaren 10. edizioa, ibiltarien aitzindaria eta beste behin 16 egunez Euskal Herria zeharkatuko duena. BerriaTB-k barnetegi biltariari buruz bideoa ere egin du!
Ohikoa dugun legez, zenbait hasi eta beste zenbait bukatu. Esate baterako oinezkoentzako Hegoaldeko barnetegi ibiltaria uztailaren 18an bukatu zen. Egun berean amaitu ziren familientzako lehenengo barnetegiak ere. Hurrengo familientzako barnetegiak abuztuaren 2an hasiko dira.
Oraindik asko falta da uda amaitzeko, zenbait ikastaro bukatu diren arren oraindik aukera asko dago: barnetegi zein ikastaro trinkoetan. Hori bai, euskara ikasiz "mihi puntan duzuna ateratzeko". AEKren uda eskaintza zabala da!
2010/07/05
Dagoeneko abian dira AEKren uda barnetegiak, ikastaroak...
AEKren orrialde nagusian dioen moduan, martxan dira jada hainbat uda barnetegi, ikastaro... Hasiak badaude ere oraindik aukera badago izena emateko. Beraz, ez galdu aukera eta izena eman, euskara gozatuz ikasiko baituzu.Argazkian, duela bi urteko barnetegi ibiltariko hainbat ikasle ikus ditzakegu mendi tontor gainean hamaiketakoa egiten. Zaletasunak eta euskara uztartzea bezalakorik ez dago! Zein mendi ote da?
2010/06/23
AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroak, glotodidaktika ikastaroak, antolatu ditu.
Norentzat zuzendua dago? Euskara irakasle izan nahi duenarentzat; lan poltsan sartzeko aukera dago. Hizkuntza lantzeko metodoak ezagutu nahi dituenarentzat. Hizkuntzaren irakaskuntzan bere formazioa osatu nahi duenarentzat. AEKn irakasle jarduteko ikastaro hau egitea derrigorrezkoa da.
Eskaintza:
Konbinatua: on line eta aurrez aurreko 5saio+tutoretza1 (Bilbon/Donostia/Gasteiz)
Datak: 2010eko irailaren 6tik urriaren 29ra.
Ordutegia: aurrez aurreko saioen ordutegia 09:00etik 13:30era izango da.
Prezioa: 305 €
Ikastaroaren iraupena: 100 ordu.
Zer egiaztatuko da? Bertaratze agiria banatuko da, eginbeharren ehunekoa zehaztuko da. Informazioa eta izen ematea: parte hartu nahi duenak helbide honetara mezua bidali, gauza bera edozein zehaztapen edo informaziorako: nekane-i@aek.org.
Matrikula egiteko azken eguna: uztailaren 21a. Ikastaroaren partaideak matrikula egiten duten hurrenkeran onartuko dira. Gehineko partaide kopurua 15ekoa da herrialde bakoitzeko.



