2019/10/31

Taldeak ezagutzen: Beti demandan

iritzia: 

Ordiziako beste talde batek ere bidali digu argazkia. Hementxe duzue Beti demandan taldea. Eztabaidan aritzen ote dira egunero? Auskalo! Ea beraiek argitzen diguten...

2019/10/30

Errigoraren kanpaina martxan da

iritzia: 
Urriaren 30etik azaroaren 20ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Aurten gainera, eskaintza berrituarekin datoz: ez bat, ez bi; 3 saski izango dira aukeran: beltza (klasikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).


Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Izan ere, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.

Saskia Goiztiri AEKren Beasaingo eta Ordiziako euskaltegietan eska dezakezu. Egin zure aukera!

2019/10/29

Taldeak ezagutzen: Zazpi

iritzia: 
Ordiziako Zazpi taldeak ere argazkia bidali digu. Izen berezia daukate, ezta? Zergatik aukeratu ote dute, taldeko kideen kopuruarengatik edota zortea ematen duen zenbakia dela diotelako?

2019/10/28

Urriko hitz ezkutua: erantzuna

iritzia: 
 

Erantzuna: Benito Lertxundi. 

Saria: azaroaren 8an,22:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian izango den bertso-saiorako bi gonbidapen.

Puntuazio gehien lortu duten parte-hartzaileen artean zozkatuko da saria.
 
Lehiaketaren laguntzaileak:




beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/10/23

Taldeak ezagutzen: Emaneurre taldea

iritzia: 

Ordiziako Emaneurre taldearen irudia duzue hauxe, euskaltegiaren kanpoaldean aterata. Kuadrilla jatorra dirudi, ezta? Irribarretsu eta gogotsu hasi dute behintzat ikasturtea. Asko ikasi eta gozatu!

2019/10/22

Taldeak ezagutzen: Etorkizuneko euskaldunak

iritzia: 
Beste talde batek ere bidali digu argazkia baina nahiko serio ageri dira, ezta? Taldeari jarri dioten izena ikusita, ez da harritzekoa, ez baitute erronka makala eskuartean! Serio eta motibatuta daude helburu polit hori lortzeko, etorkizunean euskaldunak izatea, alegia. Bejondeizuela eta eutsi horri!


2019/10/21

Urriko hitz ezkutua: 3.pista

iritzia: 
3.pista

Balearen bertsoak musikatu zituen.

  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 

Lehiaketaren laguntzaileak:




beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/10/17

Pentsatzen duen itzultzaile automatikoa

iritzia: 


Eusko Jaularitzak pentsatzen duen itzultzaile automatikoa aurkeztu berri du, adimen artifiziala erabiltzen duena eta itzulpena egiterakoan testuingurua aintzat hartzen duena. Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskara itzultzen du eta aurreko itzultzailearekin alderatuta, nabarmen egin du hobera, esaldi zuzenak eta ulergarriak sortzen baititu. Hori bai, Eusko Jaurlaritzak argi utzi du laguntza gisa erabiltzeko gailua dela eta emaitzak berrikusi egin behar direla, akatsak egon daitezkeelako. 

Irakurri albistea osorik Berrian.

2019/10/16

Taldeak ezagutzen: Txindoki

iritzia: 
Ordiziako A1eko goizeko taldeak ere atera du talde-argazkia. Txindoki taldeko kideek selfie dotorea bidali digute blogean jartzeko. Badu xarma argazkiak, ezta?


2019/10/15

Taldeak ezagutzen: Oria

iritzia: 
Ordiziako AISA taldekoek ere bidali digute euren argazkia. Ikurrina eta Saharako bandera dituzte eskuan, jaioterrikoa eta bizitokikoa. Konbinazio polita, ezta?


2019/10/14

Euskararen Foru Dekretuari aurre egiteko deia, urriaren 19an Iruñean

iritzia: 
Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III) Iruñean. Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausorik onartuko, ez diegu epaia aitzakiatzat hartzeko aukera emango. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!


Urriko hitz ezkutua: 2.pista

iritzia: 


2.pista
 

Bakarlaria izan arren, talde ezagun bateko kide izan zen.


  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 

Lehiaketaren laguntzaileak:



beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/10/10

Taldeak ezagutzen: Hoberenak

iritzia: 
2019/2020 ikasturtean ditugun talde eta ikasleak ezagutzeko aukera izango dugu Ikasleen txokoa atalean. Talde bakoitzak argazkia bidaliko du, guztiok Goiztiri AEKren ikasleen berri izateko eta elkar ezagutzen hasteko. Lehenengoak Ordiziako jubilatu taldekoak izan dira, Hoberenak taldeko kideak. Kuadrilla ederra, ezta?

2019/10/09

Sagardoaren prozesua ezagutzen

iritzia: 

Euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle, goizeko zein arratsaldeetako taldeetakoak, Ordiziako Tximista sagardotegian izan dira sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko. 

Amaia Blazquez sagardogilea izan zuten azalpenak ematen eta baita Aitor Esnaola ere.


Ikus-entzunezko baten bidez zertzelada nagusien berri izan zuten. Sagar mota ezberdinen beharra izaten dela azaldu zuten, azukre maila ezberdina izaten baitute. Sagar erregistroa (non bildua den, prentsaldi zenbakia...) egiten dutela ikasi zuten eta nola txikitzen dituzten ere ikusi zuten, besteak beste. 


Bukatzeko, sagardoa dastatu zuten mokadutxo batekin batera.

2019/10/07

Urriko hitz ezkutua: 1.pista

iritzia: 
1.pista
 
Martin Linazasoro erlojugileari esker aurkitu zuen bere bidea.


  • Arauak: astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Taldearen erantzuna irakasleari jakinaraziko diozue, emailez bidali herritarren kasuan, baina ez dugu esango zuzena den ala ez. Hurrengo pistarekin erantzuna mantendu edo alda dezakezue. 1.pistarekin asmatzen baduzue, 3 puntu lortuko dituzue; 2.pistarekin asmatuz gero, 2 puntu; eta 3.enarekin asmatuta, puntu 1. Amaieran,laugarren astean, erantzuna jakinaraziko da blogean eta baita saria ere. Puntu gehien lortu dutenen artean zozkatuko da hilabeteko saria.
  • Erantzuna: 
    • Ikasleak: erantzuna irakasleari jakinarazi eta berak jasoko du. 
    • Herritarrak: erantzuna emailez bidali goierri@aek.eus helbidera. Izen-abizenak eta telefonoa jarri. 

Lehiaketaren laguntzaileak:



beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/10/04

Euskaltegiko taldeak

iritzia: 
Ikasturtea aste honetan hasi dugu Goiztiri AEK euskaltegian eta hauxe da dugun eskaintza: 


Euskara ikasteko asmoa baduzu, garaiz zabiltza oraindik baina azkar ibili!

2019/10/03

Euskara ikasleak AIZU! aldizkarian

iritzia: 
Sara Agnetti Italiatik Euskal Herrira iritsi eta euskara ikasten hasi zen. AIZU! aldizkarian berak bizi izandakoa ezagutu daiteke eta hainbat aholku ere eman ditu:“Nahiz eta ez ulertu, entzun; nahiz eta ez zaizun ateratzen, bota! Hanka sartzeko beldurrik gabe”
 
 
Irakurri elkarrizketa HEMEN

2019/10/02

AEKn euskara irakasle

iritzia: 

AEKn euskara irakasle izan nahi duzu? Ikastaroa martxan izango da urriaren 25etik abenduaren 20ra. Aurrez aurreko 5 eskola eta online jarduerak uztartuko dituzte. 458 euro ordaindu beharko dituzte. Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus