2018/04/27

Txikipedia: haurrentzako Wikipedia

iritzia: 
Wikipediako eduki asko 8-13 urte arteko haurrentzat luzeak eta konplexuegiak izan daitezkeela iritzita, Txikipedia sortu du euskal komunitateak. Milaka artikulu egokitu sortu nahi dituzte eta, horretarako, euskaldun orori luzatu dio gonbidapena Euskal Wikilarien Elkarteak.


Izan ere, gaztetxo askok jotzen du Wikipediara, batez ere eskolan eskatutako lanak egiteko informazio bila. Haientzat egokiagoak diren edukiak sortu nahian, wikilari batzuek euskarazko Vikidia abiarazi zuten 2015ean. Vikidia ere wiki-entziklopedia da –edonork idatzi, aldatu eta osatu ditzake artikuluak– baina ez dago Wikipediaren barruan. Frantzian sortu zuten 2006an. Vikidia garatuenak frantsesez eta danieraz daude. Frantsesezko bertsiotik eduki asko hartu eta itzuli dituzte euskarara, eta egokitu, euskarazko bertsiorako. Hala, euskarazko Vikidiak 1.000 artikulu inguru ditu. Orain Vikidiako edukiak Txikipediara eraman dituzte. 

Informazio gehiago ARGIA ALDIZKARIAN

2018/04/26

San Prudentzioak ospatzen

iritzia: 

San Prudentzio eguna izango da larunbatean eta toki askotan jaiak izaten dira garai honetan, tartean Lazkaon. Ordiziako Goazen, Txakurtxulo eta Izar berriak taldekoek asteko azken eskola egunean ospakizun koskorra egin dute. Izan ere, ba omen zituzten ospatzeko arrazoi gehiago ere. Bejondeiela!


2018/04/25

Goierriri buruzko galdetegia

iritzia: 


Zaldibiako Azkarrak taldeko ikasleek galdetegia prestatu dute euskaltegiko gainerako taldeetan erantzun dezaten. Galderak gure eskualdeari buruzkoak dira, Goierri behea eta garaia barne. Gehienek erantzun jakina dute baina badira bi galdera ikasleen iritzia jakiteko sortuak. Hona hemen erantzun beharreko itaunak:

  • Non dago Amondarain erreka?
  • Zer mailatan dago Ordiziako errugbi taldea?
  • Zein da Goierriko herririk handiena?
  • Zein da eskualdeko herririk jendetsuena?
  • Non dago Igartza jauregia?
  • Zer altuera du Ausa Gaztelu mendiak?
  • Noiz izaten da Ardiki eguna?
  • Non dago Jupiter presa?
 Iritzia emateko:
  • Zein da Goierriko herririk politena? Eta itsusiena?
Erantzunak: iruzkinetan idatzi maiatzaren 9a baino lehen.Epea pasatakoan, Azkarrak taldekoek esango dute erantzunak zuzenak diren ala ez.

2018/04/23

Mintza-praktikarako aukera: barnetegi ibiltariak

iritzia: 
AEKren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz



Debatik Etxarri Aranatzera. Uztailaren 16tik 30era. 530 euro.

Etapak:
Uztailak 16: Deba - Mutriku - Ondarroa - Forua
Uztailak 17: Forua - Gernika - Durango - Urkiola - Otxandio
Uztailak 18: Otxandio - Legutio - Agurain - Opakua
Uztailak 19: Opakua - Urbasa -Andia - Ataun
Uztailak 20: Ataun - Aralar - Lekunberri
Uztailak 21: Lekunberri - Eugi - Sorogain
Uztailak 22: Sorogain - Urepele - Baigorri - Donibane Garazi
Uztailak 23: Donibane Garazi - Ezterenzubi - Irati basoa - Garralda
*Uztailak 24: Garralda - Garralda (atseden-eguna).
Uztailak 25: Garralda - Hiriberri - Abodi - Izaba
Uztailak 26: Izaba - Santa Grazi
Uztailak 27: Santa Grazi - Larrau - Otsagabia
Uztailak 28: Otsagabia - Nabaskoze - Irunberri
Uztailak 29: Irunberri - Gares
Uztailak 30: Gares - Urbasa - Etxarri Aranatz

Barnetegi ibiltaria, oinez


Hondarribitik Izabara. Uztailaren 16tik 29ra. 530 euro

Etapak:

Uztailak 16: Hondarribia
Uztailak 17: Olheta
Uztailak 18: Ainhoa
Uztailak 19: Bidarrai
Uztailak 20: Baigorri
Uztailak 21: Donibane-Garazi
Uztailak 22: Donibane-Garazi (atseden-eguna izateko aukera)
Uztailak 23: Esterenzubi
Uztailak 24: Bagargi mendi-lepoa
Uztailak 25: Lojibarre
Uztailak 26: Santa Grazi
Uztailak 27: Belagua
Uztailak 28: Lintza
Uztailak 29: Izaba
Uztailak 30: etxera buelta

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.

Izena emateko epea: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

IZEN-EMATEAK: HEMEN

Informazio gehiago eskuratzeko:
- 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
- udabarnetegiak@aek.eus helbidera idatzita.
- Barnetegien blogean.

Udako eskaintza osorik HEMEN.

AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!

2018/04/20

Esaera zaharren txapelketa Sopelan

iritzia: 
Sopelako AEK aspaldi hasi zen Esaera Zaharren Txapelketa antolatzen; hala, aurten 25 urte beteko ditu lehiaketak. Ekitaldiaren oinarria dira bertsoak eta atsotitzak, eta, jakina, primeran pasatzea. Bi saio ditu: lehen fasea, goizean, herrian zehar; bigarrena (finalerdiak eta finala), Sopelako Ander Deuna ikastolan, herri-bazkariaren ostean. Txapelketan taldeka hartzen da parte: 2-3-4 kide, 16 urtetik gorakoak. Zertan datza? Bertsoak entzun eta zein esaerari dagozkion asmatzean. Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolarenak izango dira; arratsaldean, Oihane Enbeita eta Amets Arzallusenak.



Xedea da puntuak pilatzea, bertsoak eta esaerak lotu ahala. Atsotitzak zerrenda batean daude (100), aurretiaz ikasteko. Izan ere, txapelketan ezin da zerrenda eskuragarri izan. Atsotitz horietako bat, haatik, ez da benetakoa; saria zozketatuko da "faltsua" antzematen duten lagunen artean.

Izen-emateak 10 euro balio du taldeko, eta bazkariak 17 euro pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bidali mezua posta elektronikoz (esaera.zaharrak@aek.eus) apirilaren 23a baino lehen.

Sariak, bertsoak, musika, bazkaria, giro ona... apirilaren 28an, Sopelan!

Xehasun gehiago hemen.

2018/04/18

Pasta egiten ikasi eta dastatu

iritzia: 

Pasta egiten ikasteko tailerra egin genuen atzo Segurako Zopajale elkartean Aiert Izagirre sukaldariarekin. Lehenengo eta behin pasta nola egin irakatsi zien Izagirrek ikasle eta irakasleei. 

PASTAREN OREA EGITEKO
  • Osagaiak: irina eta arrautza
  • Ontzi sakon batean bota 100 gramo irin eta arrautza bat
  • Irina dagoen tokian zuloa egin eta arrautza bota
  • Oratu guztia, plastilinaren antzeko testura izan arte 
  • Film gardenarekin bildu eta ordu erdiz egonean utzi
Behin orea izanik, egin nahi den pastaren araberako forma ematen zaio xaflak egiteko makinarekin. Ikastaroan, zentimetro bateko lodierako xerratan ebaki zituzten makinan. 



Ondoren, bi modutara prestatu zuten pasta: alde batetik, lasagna eta, bestetik, ravioliak. 





















Irudietan ikus dezakezue Aiert Izagirrez gain, ikasle eta irakasleak ere lanean aritu zirela jo eta su.



Amaieran, prestatutakoa jan zuten.
 

Itxura ederra, ezta?

Barnetegiko oroitzapenik maiteena

iritzia: 
AEK-k udako kanpaina jarri du abian. Askotariko barnetegiak, ikastaro trinkoak euskaltegietan, on line ikastaroak... eskainiko ditugu.

Ikasturte honetan, berrikuntza batekin gatoz, sariketa ederra prestatu baitugu: Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena? Kontakizunik onena sarituko dugu.



Pasadizoaren ezaugarriak:

  • Gehienez, minutu bateko grabazioa.
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabiliz).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez 630477400 telefono-zenbakira edo aek.komunikazioa@gmail helbidera.
  • Audioak maiatzaren 17ra arte bidal ditzakezue.
  • Esan bezala, galdera hau erantzun behar da: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”

Barnetegi batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia da.

Saria: 2 lagunentzako 2 eguneko egonaldia Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean.

2018/04/13

Pasta egiten ikasteko saioa egingo dugu hilaren 17an

iritzia: 
Pasta egiten ikasteko saioa egingo dugu hilaren 17an, datorren asteartean, Segurako Zopajale elkartean, 10:00etatik 12:00etara. Ikastaroa doanekoa izango da eta Aiert Izagirre sukaldariak gidatuko du saioa.

Parte hartu nahi duenak apirilaren 16a baino lehen eman behar du izena eta, horretarako, gurekin jarri harremanetan.

Animatu!

AEK ere bretoieraren alde

iritzia: 
Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika da. Maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik, eta 1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an bukatuko da Plougernen, eta AEK-ko kideok ere bertan izango gara! Izan ere, edizio bakoitzean egin ohi duten bezala, Ipar Euskal Herriko AEK-k kilometroa hartu du; bigarren larunbatean, hain zuzen, maiatzaren 12an.

Zeuk ere bertan parte hartzeko aukera daukazu. Izan ere, Oiartzundik autobusa antolatu dute Karaez-Oiartzun Senidetza taldeak eta Oarsoaldeko AEK-k. Oiartzuarrek apirilaren 1etik 15era eman beharko dute izena, eta izen-emate irekia apirilaren 16tik 30era izango da. Interesa izanez gero, mezua bidali redadeg2018@gmail.com helbidera.



Hamargarren urtemuga ospatzeko, REDADEG ekimenak mahai-ingurua antolatu du, Europan egiten diren “KORRIKA” modukoak parte hartzera gonbidatuz. AEK-Korrikaren izenean, Mertxe Mugika (AEKren koordinatzaile nagusia), Asier Amondo (KORRIKA arduraduna) eta Jakes Bortayru (Iparraldeko koordinatzailea eta Korrika batzordeko kidea) izango dira bertan. Gainontzeko partaideak hauek izango dira: Correlingua: Galizia, Correlengua: Catalunya, Course Lingua: Val d'Aran, Le Passem: Bearn, Ar Redadeg: Bretainia, Ras Yr Laith: Gales, An Rith: Irlanda.Esperientziak partekatzeaz gain, Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea osatuko dugu, elkarrekin nazioartean urrats berriak emateko.

2018/04/12

Apirileko lehiaketa

iritzia: 
 

Hilabete honetako galdera: Noiz izaten da Liburuaren Nazioarteko Eguna?

Saria: Igartza Beka irabazitako Ekaitz Goienetxea idazlearen Zaldi mamarroa nobela eta Xabier Sarasolaren Haizeak dakar diskoa.

Parte hartzeko azken eguna: apirilak 30.

Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 607 635 687

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:

2018/04/11

Martxoko lehiaketaren zozketa

iritzia: 
Martxoko lehiaketaren zozketa egin dute Goazen taldekoek eta eurei egokitu zaie saria, gainera. Ez pentsatu ezkutuko amarrurik izan denik, zintzo-zintzo egin dute-eta! Bejondeizuela eta gozatu Miss Karaoke antzezlanaz.