2017/01/31

Asteburuko barnetegiak udaberrian

Foruko AEKren Barnetegian hilabeteko ikastaroak eskaintzen dira urte osoan. Era berean, maiatzean, Arantzan nahiz Iruñean hainbat barnetegi txiki antolatzen ditu AEK-k. Zertarako joan barnetegira? Azpiko adierazpena irakurri besterik ez duzu.

“ ... euskara entzungo den leku batera joateko, bertan euskaraz egiteko, bertakoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz hainbat gauza egiteko. Gainera, hori guztia leku ederrean eta giro paregabean. Barnetegia da hori, euskara ikasteko lekurik onenetakoa”

Hauxe da eskaintza:
Interesa baduzue, edo informazio gehiago nahi baduzue, deitu telefono zenbaki hauetakoren batera: 673 200 100 - 946 253 59.
 673 200 100 - 946 253 596
 673 200 100 - 946 253 596
673 200 100 - 946 253 596

2017/01/30

Datozen egunetako Korrika aurkezpenak



20. Korrikaren aurkezpenekin jarraitzen dugu eta hauek dira aste honetako hitzorduak:
  • Beasain ⇨ gaur, hilak 30, 18:30ean, AEKren euskaltegian.
  • Gaintza ⇨ asteazkenean, otsailak 1, 18:00etan, udaletxean.
  • Lazkao ⇨ ostegunean, otsailak 2, 19:00etan, udaletxean.
  • Mutiloa ⇨ otsailaren 7an, asteartea, 19:00etan, udaletxean.
  • Zegama ⇨ gaur, hilak 30, 19:30ean, kultur etxean.
  • Zerain ⇨ asteazkenean, otsailak 1, 19:30ean, kultur etxean.
Animatu eta parte hartu!

2017/01/26

20.Korrikaren dokumentalaren trailerra


20. Korrikaren dokumentala datorren astean aurre-estreinatuko da Bilbon. AEK-k eta Hiru Damatxo ideia faktoriak ekoiztu dute 'BatZuk. Euskararen lau aurpegi' dokumentala eta trailerra egunotan argitaratu da.


Aurre-estreinaldia, beraz, Bilbon izango da, otsailaren 2an, 20:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan (Basurtuko kaputxinoak, 2, Bilbo). Bertara joan nahi izanez gero, gonbidapena eskatu behar da ekitaldiak@korrika.eus helbidean.

2017/01/25

Euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik

 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgz1aK0HOayyTe2xNOTKI_LIqvRkMnnMJOpSvaIsctY5DGrFhWC4G2HDHN9I-GsQkHffFh_ZwxH1XSJ7sVqsIpFZ2RALfViEZtRwtsExhxsywgki447F8q32Uhi-BEADq2vV_TQgQ372kIJ/s1600/FB-Burua.jpg

Urte berriarekin batera, asmo berriak izaten dira eta euskara ikastea izan daiteke helburu on horietako bat. Eskaintza zabala dugun arren, hauek nabarmendu nahiko genituzke:


Bestetik, migranteei zuzendutako AISA ikastaroak ere baditugu. 60 orduko ikastaroak izaten dira, euskarara hurbiltzeko. 


Ikastaroetan izena emateko epea otsailaren 3an, ostirala, amaituko da. Interesa izanez gero, gure euskaltegietan eman behar da izena.

Korrika Kulturala ekitaldiz beteta

Korrika Kulturala aurkeztu dute gaur Gasteizko Europa jauregian, kultur emanaldien zikloa hasiko den lekuan bertan. Kepa Junkerak eta Sorginek emango dute zikloko lehen kontzertua, Europa jauregian bertan, otsailaren 9an. Asier Amondo Korrika arduradunak eman du Korrika Kulturalaren berri. Horren bitartez, euskal gizarteari Korrikan zehar egiten duen “ahaleginaren eta lan militantearen atal txiki bat” eskaini nahi diote bueltan. Hori egiteko modurik onena euskal kultura sustatzea dela esan du Amondok. Gainera, Korrika Laguntzaile txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute Korrika Kulturalaren emanaldietan.


Estreinaldien artean, Kepa Junkera & Sorginak taldearen “Maletak” ikuskizunaz
gain, bestelako emanaldiak ere izango dira Korrika Kulturalean: Mikel Martinez eta Patxo Telleriak osatutako bikote artistikoak (Tartean Teatroa), zenbait musikarirekin bat eginda, “Ez dok hiru! Euskal musikaren benetako istorioa” errepasatuko dute taula gainean; azken edizioetako arrakasta errepikatu nahi dute Bertsokorrika bertso-emanaldi sortarekin, Bertsozale Elkartearekin elkarlanean; Kukai dantza-taldeak ikus-entzunezkoa eta dantza nahastuko dituen emanaldia prestatu du, “Oskara plazara”izenekoa; Beatriz Egizabal ipuin-kontalariak eta Ane Labaka bertsolariak “Erradikalak gara” ikuskizuna ekarriko dute; eta, nola ez, Pirritx Porrotx eta Marimotos pailazoen “Tipi-tapa, Korrika!” ikuskizun koloretsua.

Korrika aplikazioa

Korrika Kulturalaren agenda guztia bilduko duen sakelakoetarako aplikazioa ere aurkeztu dute agerraldian. Agendaz gain, 20. Korrika uneoro non dagoen jakiteko aukera ere emango du, geolokalizazioari esker. Akting enpresak garatu du, iOS eta Android gailuetarako.

Korrikaren jaia
Otsailaren 11n Korrikaren urtemuga-festa ospatuko dutela gogoratu du Amondok, eta euskaltzale eta Korrikazale guztiak Ficoba erakustazokara joatera gonbidatu ditu. Izen-ematea korrika.eus webgunearen bitartez egin daiteke.


2017/01/24

Talogintza tailerra otsailaren 1ean egingo dugu


Ikasturtero egiten dugu talogintza tailerra eta arrakastarik handienetakoa izaten duen kultur ekintza izan ohi da. Aurtengoan, otsailaren 1ean egingo dugu, 18:30ean, Beasaingo Intxaurpe elkartean (Arriaran auzoan, pilotalekuaren ondoan dagoen elkartean).



Helduek 4€ ordaindu beharko dituzte eta haurrek 2€. Interesa baduzue, urtarrilaren 27rako, ostirala, eman behar duzue izena gure euskaltegietako batean.

Arriarango Intxaurpe elkartean ibiltzen zaretenok, bertan eman dezakezue izena urtarrilaren 29ra arte. 

Animatu, giro ederra izaten da eta!

Axari taldeko bi ikasleri elkarrizketa Goierriko Hitzan


Idiazabalgo Axari taldeko bi ikasleri elkarrizketa egin diete eta gaurko Goierriko Hitzan argitaratu dute. AEKren ikasle diren Mounir eta Zahara El Ouazzani anai-arrebek hainbat kontu aipatu dituzte: noiz etorri ziren Idiazabalera, zergatik ari diren euskara ikasten...


Elkarrizketa Goierriko Hitzaren webgunean irakur daiteke.

2017/01/23

20. Korrikaren arropa salgai dago Beasainen


Korrikak berekin ekartzen du beti edizio bakoitzaren leloa, irudia eta izana biltzen duen arropa bilduma. Heldu zein haurrei zuzendutako produktu sorta ederra daukagu 20.Korrikan ere: kamisetak, izerditakoak, bisera, motxila, lepokoa...


Eskualdean, Beasaingo herri dendan (San Inazio kalea 2, udaletxetik gertu) aurkituko duzue arropa. Ostiraletan 17:00etatik 19:30era egoten da zabalik eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara



Dendara gerturatzerik ez baduzue, berriz, Internet bidez ere eskura dezakezue.

Jantzi batzuk eta atera euskara kalera!

20. Korrikaren aurkezpenak herrietan


 
20. Korrika gero eta gertuago dugu eta jada hasi gara aurkezpenak egiten Goierriko herrietan. Edizio honen inguruko informazioa emango da bilera horietan eta ondoren eratuko dira herrietako Korrika Batzordeak. Hauek dira hurrengo hitzorduak:
  • Ataun ⇨ urtarrilaren 24an, 17:30ean, udaletxean.
  • Beasain ⇨ urtarrilaren 30ean, 18:30ean, AEKren euskaltegian.
  • Gaintza ⇨ otsailaren 1ean, 18:00etan, udaletxean.
  • Itsasondo ⇨ urtarrilaren 26an, 19:00etan, udaletxean.
  • Lazkao ⇨ otsailaren 2an, 19:00etan, udaletxean.
  • Legorreta ⇨ urtarrilaren 24an, 19:00etan, udaletxean.
  • Ordizia ⇨ urtarrilaren 26an, 18:00etan, euskaltegian.
  • Segura ⇨ urtarrilaren 25ean, 19:00etan, udaletxean.
  • Zegama ⇨ urtarrilaren 26an, 20:00etan, kultur etxean. 
  • Zerain ⇨ otsailaren 1ean, 19:30ean, kultur etxean.
Hurrengo daten berri emango dizuegu zehaztu ahala. Animatu eta parte hartu!

2017/01/20

Korrikaren historia

20. Korrika izango dugu aurtengoa eta horrelako zifra borobilekin ohikoa izaten da atzera begiratzea. Gogoan al dituzue lehenengo edizio haietako leloak, ibilbideak edota abestiak? Korrikaren webguneko atal honetan duzue historia oso jasota. Eman begirada eta bidaiatu lehen Korrikatik hona!


2017/01/19

'Elkartea' film laburra


Euskarazko hainbat film labur aurki daitezke Interneten eta duela urte batzuetako lan hau sare sozialetan dabil egunotan. 'Elkartea' izeneko ikus-entzunezkoak elkartean bilduko diren lau lagunen istorioa kontatzen du. Lagunetako bati aspaldi galdu zioten arrastoa eta oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra laguntza eskaintzea izango da, hasiera batean behintzat. Benetako konpromisorik hartzea, ordea, ez da hain erraza izango. Lagunarteko afaria deseroso samarra bihurtuko da azkenean.


FILM LABURRA OSORIK HEMEN

2017/01/17

Korrikaren urtemuga-jaia egingo dugu otsailean

KORRIKAren ideia eroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea.


Jaia, Ficoba erakustazokan egingo dugu (Irun, Gipuzkoa) otsailaren 11n; eguerdiko 13:00etan hasiko da eta 19:30ak aldera amaituko dugu, KORRIKAren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 €-koa izango da. 

Izena emateko hemen klikatu. Urtarrilaren 31n amaituko da epea, lehenago betetzen ez bada. 

20. edizioko ospakizunean elkartuko gara, AEK eta KORRIKA maite ditugunok ez dugu hutsik egingo-eta. Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu dugu Ficobako deialdia indartzeko.


Kafe-makinaren aurreko elkarrizketa

Ordiziako Eguzkilore taldekoak elkarrizketak lantzen aritu dira klasean eta kafe-makinaren aurrean izandako solasaldia grabatu dute.


2017/01/16

Urtarrileko lehiaketa



Hilabete honetako galdera: Zer egunetan igaroko da 20. Korrika Goierritik?

Saria: Errigoraren saski beltza. 
Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite), mahats-zuku ekologikoa (Ekolo), potxak (Maria Jesus), melokotoi-marmelada (Pedro Luis), arbendolak (Ntra. Sra. del Rosario), borraja ekologikoa (La Churta), pikillo-piper mamia (Pedro Luis), ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko), ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun), melokotoia almibarrean (Almanaque), orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus), pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri) eta zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor).


Parte hartzeko azken eguna: urtarrilak 31.

Bidali zure erantzuna:
  • E-posta: goierri@aek.eus
  • Whatsapp mezua: 607 635 687

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.



Lehiaketaren laguntzaileak:

2017/01/13

Foruko barnetegia urte osoan zabalik


Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera erreserban dago eta euskara irakasteko modu afektiboa eta euskara ikasteko modu efektiboa hobekien islatzen duena da; izan ere, euskara eta euskaraz bizitzeko baliabide guztiak ditu. Urte osoan zabalik dago eta hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu.

Euskara ikasteko eta erabiltzeko metodologiarik eraginkorrena euskaraz bizitzea da, euskaraz praktikatzea, eta Foruko barnetegian horixe topatuko duzu; goizean goizetik loak hartu arte euskaraz aktibatuta izango dituzu bost zentzumenak.

Horretaz gain, klaseak eta aisialdia uztartzen dira: aurrez aurreko klaseaz, Gernikako berbalagunekin saioak, Astra-ra, kulturarako fabrika sozialera, bisitak etab.

2017/01/12

EGA azterketarako izena emateko epea zabalik


EGA titulua ateratzeko lehenengo deialdirako izen-ematea zabalik da hilaren 23ra arte (eguerdiko hamabiak arte). Hauek dira lehen deialdiko proben egunak:
  • Atariko proba: otsailak 25, larunbata
  • Proba idatzia: martxoak 11, larunbata
  • Ahozko proba: maiatzak 26, 27 eta ekainak 2,3

EGA azterketen egutegia
Matrikulazioa
Bestelako informazioa

2017/01/10

Aizu! aldizkariaren urtarrileko alea kalean da


2017ko lehen alea kalean du Aizu! aldizkariak eta Korrika gerturatzen ari denez, badu lekua aldizkarietako orrialdeetan. Alde batetik, Miren Narbaiza musikaria dugu azalean, Zirkorrika Korrikaren kantan parte hartu duen abeslarietako bat. Narbaiza da elkarrizketa nagusiko protagonista eta bere musika ibilbideaz hitz egin du.


Bestetik, Asier Amondo Korrikaren arduraduna ere elkarrizketatu dute. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiari buruz dihardu solasaldian.


Horretaz gain, 20. Korrikaren ibilbidea ere argitaratu dute, mapan irudikatuta eta ordutegiekin. Zirkorrika kantaren letrari ere egin diote tokia aldizkarian. 

Kontu hauek guztiak eta albisteak, erreportajeak...urtarrileko alean dituzue. Kioskoetan eskura dezakezue eta webgunean ere aurkituko dituzue zenbait eduki. Gozatu!

2017/01/09

Korrikaren ibilbidea herriz herri

20. Korrika martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Bidean Euskal Herriko hainbat tokitatik igaroko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia; ibilbide osoa azpiko irudian duzue marraztua. Goierritik apirilaren 8an pasako da; goizaldeko hiruretan izango da Beasainen eta Ordizian ordubete beranduago. Tolosaldera joko du gero eta berriz Goierrira itzuliko da, Zaldibiatik, goizeko zazpiak laurden gutxi aldera. Azkenik, Zeraindik goizeko bederatzi eta erdiak aldera pasa eta Gabiriako Aztiria auzotik Legazpira joko du. Begiratu xehetasun guztiak mapa honetan.