Biharko greba deialdia dela-eta, GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIKO IRAKASLEOK lanuztea egingo dugu egun osoz. Euskaltegia itxita izango dela jakinarazi nahi dizuegu, eta bloga ere ez dugu eguneratuko.
Napoka Iria taldea Miren Narbaiza eibartarrak eta Ander Mujika elgoibartarrak osatutako taldea da. 2005ean sortu zuten taldea eta hainbat kontzertu eman dituzte ordutik. Pare bat maketa kaleratu ondoren, iaz aurkeztu zuten euren lehen diskoa: Lehertarazi edifizioak. Disko horretako kantuak, aurretik sortuak eta bertsioren batzuk ere joko ditu Napoka Iriak ostiraleko kontzertuan. Animatu, eta etorri Napoka Iriaren musikaz gozatzera!
Taldeari buruzko informazio gehiago topatuko duzue azpiko loturetan:
http://www.facebook.com/
Lierni Elortza esataria, Nekane Munduate, Amaia Ajuria, Karmele Santoyo eta Santos Beloki kolaboratzailea.
Entzun irratsaioa.
Bihar, berriz, 'Ipar haizearen kontra' antzezlana izango da 22:15ean Beasaingo Usurbe antzokian. Itziar Atienza eta Joseba Apaolaza aktoreak Leoren eta Emmiren paperean ariko dira. Leok ezagutzen ez duen Emmiren e-posta jaso du, neskaren hankasartzearen ondorioz, eta Leok erantzun egin dio gizalegez. Emmiri erakargarria iruditu zaio bien arteko mezu trukaketa, eta, denboraren poderioz, bien arteko elkarrizketa jarraia bihurtuko da. Elkar aurrez aurre ezagutzeaz hitz egiten dutenean, ordea, ezinegonak gainditzen ditu, eta atzeratu egiten dute hitzordua.
Larunbatean bertan, Beasainen 'Euskaraz bizi eguna' izango da bertako Euskal Herria Euskaraz taldeak antolatuta. Pilota partidak izango dira 18:00etan Nafarroa Etorbideko pilotalekuan: Ion Diez-Iraeta / Urteaga-Rodriguez eta Goikoetxea / Mendia (4 t’erdian). Pilota partidak amaitzean, 20:00ak aldera, trikipoteoa egingo dute Mikelaren eta Urdangarin trikitilariekin, eta, 21:30ean, bertso-afaria izango da plaza azpian Aitor Sarriegi, IƱaki Apalategi eta BeƱat Iguaran bertsolariekin. Afarirako txartelak aurrez erosi behar dira Irizar, Arrano eta Basakana tabernetan, 12 eurotan. Egunean bertan 15 euro balioko dute.