2010/12/22

Jende ugari Arriarango Intxaurpe elkartean talo ikastaroan.

iritzia: 
Arrakastatsua, Goierriko Goiztiri AEK-k antolatutako talo ikastaroa. Arriarango Intxaurpe elkartean izan zen ikastaroa. 123 lagun inguru inguratu zen bertara taloak nola egiten diren ikastera Segurako talogileen eskutik. Amaieran jan ere egin zituzten, noski!

2010/12/21

Segurako urteko azken literatura-tertulia oso ondo joan zen.

iritzia: 
Oso ondo joan zen urteari amaiera emateko Seguran egin zuten azken literatura-tertulia. Oraingo honetan, 7.ena, jada, liburu azokaren antolaketarekin bat egin eta Segurako egitarauaren barruan sartu zuten, gainera, ekimena. Oraingo honetan Andoni Etxeberria eta Aitor Ugaldek argitaratu berri duten “Beti Alai Aste Ta Jai” liburua aitzakia egin zuten tertulia eta ia 20 lagun inguratu ziren kultur etxe berrira. Ordu eta erdiko saioa izan zen, solasaldi aberatsa, oraingoan, literatura-tertuliako taldekoez gain beste hainbat herritarren parte hartzea ere izan baitzen. Aurrena liburuaren egileek liburuaren nondik norakoak azaldu zituzten eta ondoren bertaratuek hartu zuten hitza. Pasadizoak, argazki kuriosoak, emakumeak pilotan, garai bateko erreboteari buruzko daturik aurkitu al zuten, herri arteko txapelketak, Martin Alustiza, Xabier Imaz, afizionatuak, marronismoa, pilotaren etorkizuna… denetarik hitz egiteko parada izan zen. Egun Segurako pilota eskola eta oro har, Segurako pilotaren etorkizunaz hitz eginez amaitu zen aipatu tertulia. Martxo amaiera aldera izango da 8. saioa.

2010/12/20

21.Euskal Liburu eta disko azokan jende andana.

iritzia: 
21.Euskal Liburu eta disko azokara jende ugari hurbildu da asteburuan.Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 21. Liburu eta disko azoka, ostiralean ireki, eta atzo, igandea, itxi zen. AEK zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa eskaini dute. Azoka Gernika pasealekuko pilotalekuan izan da. Euskal liburu, disko eta joko ugari saldu da bertan, heldu, gazte zein umeentzako.

Korrikak 17. ediziorako arropa eta osagarriak.

iritzia: 
Korrika 17.ediziorako propio sortu duen arropa eta bestelako osagarriak sortu ditu. Euskal Herriko hainbat denda eta AEKren euskaltegietan egongo da salgai. Laster, internet bidez erosteko aukera ere egongo da. Korrika laguntzaile kanpaina ere abian jarri zen joan den asteko aurkezpenean esan zuten moduan. Materiala, Goierrin, Goiztiri AEKren euskategiez gain Beasaingo herri dendan aurkituko du erosi nahi duen orok.

2010/12/16

AEK-k gaur 17.KORRIKA aurkeztu du.

iritzia: 
17. Korrika aurkeztu du AEK-k gaur goizean Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, eman duen prentsa agerraldian. Bertan izan dira Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia, Edurne Brouard,Korrika 17ren arduraduna, eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak Korrikaren edizio berria aurkezten.

Korrika 17 Trebiñun hasiko da 2011ko apirilaren 7an eta Donostian amaitu apirilaren 17an. MAITAU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI izango da lelo nagusia, eta edizo honetako omendua berriz Euskaltzaindia izango da.

Vespa Velutina Asiako liztorra.

iritzia: 
Jende andana inguratu zen atzokoan Beasaingo Goiztiri AEKren egoitzara, Vespa Velutina, Asiako liztorra, mintzagai izan zuen hitzaldira. Interesgarria izan zen hitzaldia, bai!

2010/12/14

Asteburu honetan izango da Beasaingo XXI. Euskal Liburu eta disko azoka.

iritzia: 
Gaur aurkeztu dute Beasainen ostiralean irekiko den XXI. Euskal Liburu eta disko azoka. Abenduaren 17, 18 eta 19an izango da azoka Beasainen. Antolatzaileek, Karmele Santoyo (AEK) eta Aitor Aldasoro (Udala), aurkezpenean egitarau zabala aurkeztu dute. Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 21. Liburu eta disko azoka izango da berau. AEK zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa prestatu dute. Azoka Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da igandera arte.
bbbbbbOrdutegia: Ostirala. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00.Larunbata. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00 Igandea. Goizez:11:00-14:00. Arratsaldez 17:00-19:00.

2010/12/13

"Vespa Velutina, Asiako liztorra, Hego Euskal Herrira iritsi da " Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak hitzaldia antolatu du Beasainen duen egoitzan.

iritzia: 
"Vespa Velutina" Asiako liztorra mintzagai hartuta, datorren abenduaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 6etan Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak hitzaldia antolatu du. Beasainen duen egoitzan izango da hitzaldia, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko (GEE) Egoitz Galartza albaitaria izango da bertan. Hitzaldi irekia da, gonbidapena luzatu nahi dizuegu interesa duzuen guztioi.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du Arriarango Intxaurpe elkartean.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du, abenduaren 16rako, osteguna, arratsaldeko 6etatik aurrera, Arriarango Intxaurpe elkartean. Irakasleak, Segurako Talogileak izango dira. Bertan, taloak nola egiten diren ikasiko dute bertaratutako guztiek, Segurako Talgogileen eskutik. Egin ahala jan ere egingo dituzte bai! Mmmmmmmmmm! Ikastaroan parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da eta 3€ ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak (umeek 1€). Ikastaroa irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 14rako, asteartea, izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegiren batean: Ordizia: Santa Maria 4-2.ezk Tel: 943889174 ordizia@aek.org Beasain: Urbialde Plaza 7-Behea. Tel: 943889340 beasain@aek.org
ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN! EZ GALDU AUKERA!

2010/12/12

Goierriko lau herrik elkarlanean egingo dituzte liburu eta disko azokak.

iritzia: 
Goierriko lau herrik elkarlanean burutuko dituzte Liburu azokak. "Lau azoka batean" leloarekin aurkeztu zituzten joaneko ostiralean, Goierriko lau herrik elkarlanean antolatzen dituzten azokak. Hilaren 17, 18 eta 19an ospatuko dituzte azoka hauek Segura, Lazkao, Ordizia eta Ataunen.

Euskararen eguna Seguran 2010eko abenduaren 3an

iritzia: 
ggggggggSeguran Euskararen Nazioarteko eguna.

2010/12/10

Xabier Lete, kantari eta poeta Oiartzuarra, gogoan, bere heriotzean.

iritzia: 
Xalbadorren heriotzean, berari eskainitako abestia, Xabier Letek sortu eta abestua berau.

2010/12/09

Gu hasi gara eta zuek noiz? Hs ta ks ta lgnkn bz !!!

iritzia: 
Ordiziako Goiztiri AEK Euskaltegiko goizeko taldeko ikasleek Euskararen nazioarteko eguna medio, zer den, noiz duen sorrera…landu ondotik, sortzen dizkigun pentsakizunak bi lelotan bateratzen saiatu dira. Hauxe lehena: Gu hasi gara eta zuek noiz? Eta ea bigarrena osatzen duzuen!!!

Hs ta ks ta lgnkn bz !!!

2010/12/04

Bixi-Bixi irratsaioko hilabete honetako lehiaketako irabazlea Maitane Le...

iritzia: 
Segura irratian, Bixi bixi (EBPN) irrati saioaren barnean, hilabetero galdera bat egin ohi dute lehiaketaren barnean. Hilabete honetako lehiaketak badu sariduna, dagoeneko. Zorionak Maitane! Hilabete honetan, zein euskarazko liburu eta filma ditugun gustuko eta zergatik galdetu digute. Maitanek, honakoa erantzun, zozketan parte hartu eta saria irabazi du.

2010/12/01

Guk euskaraz, zuk zergatik ez .. . Euskara putzu sakon eta ilun bat zen...

iritzia: 
Abenduaren 3an, ostirala, Euskararen Nazioarteko Eguna, euskararen aldeko hainbat ekintza burutuko dira Euskal Herrian zehar. Aurretik ere hainbat ekimen jarri dira martxan, esate baterako, milaka aurpegirekin egindako mosaikoa osatzea helburu duena Donostian, eusko ikaskuntzak antolatu duen lehiaketa edo Segura Irratian, Bixi Bixi (EBPN) irrati saioaren barnean, antolatu duten lehiaketa.
Goierrin zehar ere hainbat ekintza burutuko dira egunean bertan. Esate baterako, Ordizian, Hitzarok, euskara taldeak, egirarau ederra prestatu du. Seguran ere ez dira atzera geratuko, ez! Hona hemen egitaraua: Arratsaldeko 5etan, txokolate jana egingo dute. Arratsaldeko 6etatik aurrera, aldiz, herriko dantzarien saioa, txistulariak, trikitilariak eta herriko koruak abestuko du. Arratsaldeko 7etan, euskararen aldeko jarrera eta lana omenduko dute. Euskara ikasten ari direnak (etorkin eta hemengoak) eta Segurako gazte asanblada omenduko dituzte. Azken honek egin berri duen Lip-dup (gizon arruntaren koplak) bideokliparen proiekzioa pantaila handian emango dute, euskaraz kantatua, antzeztua zein antolatua da berau.

Amaitzeko, gaztaiñak danbolinean erreta! Egitarauan laguntzaileak: herriko Udala (EBPN), Segurako Gazte Asanblada eta Haitz Lehor Guraso Elkartea.
...

2010/11/26

Aste honetan, Hamaika Telebistako Hona hemen saioan AEKren praktika egitasmoen berri eman dute.

iritzia: 
Aste honetan, Hamaika Telebistako Hona hemen saioan AEKren praktika egitasmoen berri eman dute, bideo honetan Barakaldoko berbalagunen testigantzak ikus ditzakezu.

2010/11/24

Hiromi Yoshidak, laguntza eskatu digu euskaraz irakurtzen ditugun liburuei eta ikusten ditugun pelikulei buruz.

iritzia: 
Segura Irratian, Bixi Bixi (EBPN) irrati saioaren barnean, hilabetero galdera bat egin ohi dute, lehiaketa bat, alegia. Lehiaketan, dagokion sariaren irabazle izan zaitezkete, beraz, adi!
Hona hemen hilabete honetako galdera: Hiromiri Yoshidak, laguntza eskatu digu euskaraz irakurtzen ditugun liburuei eta ikusten ditugun pelikulei buruz.Beraz, zein dira zeuok euskaraz irakurri duzuen liburu eta filme gustukoena? Zergatik? Lagundu nahi badiozue eta bide batez Bixi Bixi lehiaketan parte hartu, helbide hauetako batera erantzuna bidali:bixibixi@euskalerria.org edota liernielorza@hotmail.com. Nahi izanez gero telefonoz deitu: 943 891941 telefono zenbakira, saioak irauten duen bitartean, asteazkenetan 12:15etik 13:15era eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. Zozketa abenduaren 1ean, asteazkena, egingo dute, Bixi Bixiko zuzeneko saioan. Saria: 60 €-ko truke-txartela abenduan eskualdean egingo diren liburu azoketako batean erabiltzeko. Nola ez diogu, bada, Hiromiri lagunduko?

2010/11/23

Gaur, hilak 23, arratsaldeko 8etan Udaletxeko batzar-aretoan izango den bileran parte hartzeko deia egin die herritarrei Legorretako Udalak.

iritzia: 

Gaur, hilak 23, arratsaldeko 8etan Udaletxeko batzar-aretoan izango den bileran parte hartzeko deia egin die herritarrei Legorretako Udalak. Bileran, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), martxan zergatik eta zertarako jarri nahi duten, Euskara Aholku batzordearen osaera, maiztasuna, 2011-2012 urteetarako plan estrategikoa aurkeztu eta eztabaidatuko dute, besteak beste. Elkarte, erakunde, talde,norbanakoak...guztiak gonbidatuta zaudete.
Gaur, beraz, udaletxera nahi duen oro gerturatu daiteke.EBPNaren kudeaketa AHIZE -AEK-ri esleitu dio Legorretako Udalak. Barne Erabilera Plana ere hurrengo asteartean, hilak 30, aurkeztuko diete Udaleko langileei, goizeko 8etan.
Legorretako Udala

2010/11/22

Nik ere euskaraz! Euskal Herri osoko jendearen atxikimendua lortzea da helburua.

iritzia: 
Euskal Herri osoko jendearen atxikimendua lortzea da helburua. Nik ere euskaraz!
Abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Egunerako, euskararen aldeko milaka aurpegirekin egindako mosaikoa osatzea helburu. Berrogeita hamar erakunde eta elkarte baino gehiagok elkarlanean antolatu dute euskarazko kultur egitarau zabal hau Donostian. Animatu eta jarri zure argazkia hementxe !

2010/11/19

AEK-k Korrika laguntzaile kanpaina aurkeztu zuen atzo Donostian emandako prentsaurrekoan.

iritzia: 

Korrikak eta AEK-k, atzo goizean Donostian egin zuten prentsaurrekoan Korrika Laguntzaile kanpaina aurkeztu zuten. Ekitaldian, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujikak, eta Korrikaren arduradun Edurne Brouardek hartu zuten parte. Korrika laguntzeko modu asko dagoela, baina, bereziki bi nabarmendu zituen atzokoan Edurnek; batetik, jada, martxan jarri direlako biak, eta bestetik, oso garrantzitsuak direlako korrika laguntzaile kanpaina eta materiala.

Korrika laguntzaile kanpaina abian da, beraz! 17. Korrikako materiala ere salgai dago jadanik AEKren euskaltegietan eta Euskal Herri osoko hainbat dendatan.

2010/11/18

Izarren argia filma ikustera joan ziren Beasaingo Goiztiri AEk euskaltegiko hainbat ikasle joan den astelehenean.

iritzia: 
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegiko hainbat ikasle Izarren argia izeneko filma ikustera joan ziren joan den astelehenean. AEK-k euskararen erabilera gelaz kanpo sustatu ohi horrelako jarduerekin. Gustatu ote zitzaien? Kritika onak izan ditu behintzat!

2010/11/16

Moodlemoot 2010 jardunaldiak izan dira Logroñon.

iritzia: 
Azaroaren 11, 12 eta 13an burutu ziren Logroñon aurtengo estatu mailako Moodlemoot jardunaldiak. Moodle plataforman oinarritua dago AEKren online zerbitzuak hainbat ikastaro kudeatzeko erabiltzen duen gunea. Gogoan duzue zer den e-uskaltegia, ezta? Aurreko berri batean esan genuen moduan, AEKren on-line zerbitzuetako bat da e-uskaltegia. Bertan, euskara lantzen lagunduko dizueten hainbat baliabide topatuko duzue. Logroñon izan dira aurtengo estatu mailako Moodlemoot jardunaldiak. Bertan izan ziren online saileko Andoni eta Jaione hiru egunotan. Bideo honetan ikusi ahal izango duzue non izan ziren jardunaldi hauek.

2010/11/10

Zer da hizkuntza ongi hitz egitea? Ados zaudete diotenarekin?

iritzia: 
Hainbat ikasleri honako galdera hau egin diegu: zer da zuretzat hizkuntza ondo erabiltzea? Entzun eta bidali zeuon iritzia hona. Zer da hizkuntza ondo erabiltzea? Ados zaudete diotenarekin?

2010/11/07

Mintzalaguna egitasmoa jarriko da martxan azaroan, Beasainen.

iritzia: 
Euskaraz hitz egiteko zailtasuna dutenei eta euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenei zuzenduta Mintzalaguna egitasmoa jarriko da martxan azaroan Beasainen. Egitasmoan ikasle edo laguntzaile moduan parte hartzeko aurrez eman behar da izena Goiztiri AEK euskaltegian, Udal euskaltegian edota Udaleko Euskara zerbitzuan. Izena emateko azken eguna, azaroak 11, osteguna. Beraz, ez galdu aukera eta esan bahi nahi dut!

2010/11/04

Segurako talde batek, bideoa grabatu du "dida" Gaztea irratsaioak antolatu duen lipdub lehiaketarako.

iritzia: 
"Dida!" Gazteako irratsaioak antolatu duen lipdub lehiaketa oso arrakastatsua izaten ari omen da. Lehiaketa honetan parte hartzeko Segurako talde batek, Xabier Leteren "gizon arruntaren klopak" abestiarekin bideoa grabatu du. Emaitza, ezin hobea izan da, lan polita egin dute segurarrek. Zorionak! Ikusi eta zeuon bozka eman nahi badiozue sartu hementxe eta egin ahal izango duzue. Ea gustukoa duzuen!

2010/10/21

AEKren on-line zerbitzuetako bat e-uskaltegia dugu. Besteak beste, bertan doako hainbat baliabide topatuko duzue.

iritzia: 
Zer da e-uskaltegia? AEKren on-line zerbitzuetako bat da e-uskaltegia. Bertan, euskara lantzen lagunduko dizueten hainbat baliabide topatuko duzue. Horien artean zeuon kabuz lantzeko moduko baliabide asko topatuko duzue, baita e-uskaltegiaren katalogoa eta haren inguruko informazioa ere. Zenbait baliabide doakoak dira, aski duzue gunean izena ematearekin edota "bisitari" moduan sartzearekin. Honako doako baliabide hauek topatuko dituzue bertan:

2010/10/18

Euskara ikasteko aukera Beasaingo jubilatuentzat Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Beasaingo jubilatuek euskara ikasteko aukera izango dute aurten ere. Ikastaroa astean bi egunetan izango da, astelehenean eta asteartean, 16:00etatik 17:30era, Beasaingo Jubilatuen Egoitzan. Izena emateko epea urriaren 22an bukatuko da. “Animatu eta heldu euskarari, inoiz ez da berandu!” Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegian hainbat ikasle aritu ziren iaz, 09-10 ikasturtean, euskara ikasten; besteak beste, jubilatuak. Euskaltegiz kanpo Jubilatu Etxean eman zuen AEK-k 60 orduko ikastaroa. Jubilatuek beraiek, balorazio oso ona egin zuten iaz. Beraiek hala eskatuta eta Beasaingo Udaleko euskara nahiz ongizate sailaren babesarekin beraiei egokitako ikastaroa aurten ere abian jarriko da laister. Argazkian ikus daiteke zein pozik eta alai joan ziren iaz aipatu taldeko kideak astean birritan, ordu eta erdiko saioetara. Aurten izena eman nahi baduzu jubilatuen egoitzan bertan idazkaritzara joan edota AEKren Beasaingo egoitzara joan edo telefonoz deitu eta izena ematea nahikoa da. ESAN, BAI EUSKARARI!

2010/10/09

Goierriko Goiztiri AEKn aukera zabala duzu euskara ikasi nahi baduzu, garaiz zabiltza!

iritzia: 
Euskara ikasi nahi duzu? Aukera duzu, oraindik, Goierriko Goiztiri AEKn. Esan, bahi nahi dut!
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak urriaren 4an hasi zituen klaseak. Oraindik ere izena eman gabe bazaude jakin aukera hauek dituzula. Ordizian goizeko 09:00etatik 11:00era EGA, 09:30etik 11:30era behe urratsa, 18:00etatik 20:00etara EGA eta 18:00etatik 20:00etara erdi urratsa. Hauez gain auto-ikaskuntza gela ere martxan dugu Ordiziako Udaleko EBPNren laguntzarekin. Kanpotik etorritakoentzat AISA programarekin 60 orduko ikastaroa ere martxan da, goizeko 09:00etatik 11:00etara Barrena Kultur Etxean eta baita jubilatuentzako ikastaro berezia ere. ORKLIn ere eskolak ematen ari da Goiztiri AEK. Klaseek 2011ko ekaina bitartean iraungo dute. Beasainen 2 talde martxan. Goizeko 09:30etik-11:30era behe urratsa, eta 18:00etatik 20:00etara goi urratsa. Urriaren 25etik aurrera jubilatuentzako ikastaro berezia hasiko dugu eta honetan ere, izena emateko epeak irekita jarraitzen du. Auto-ikaskuntza eredua ere aukeren artean dago. Inork 4. maila prestatu beharko balu ere on-line bidezko ikastaroa eskaintzen du Goierriko Goiztiri AEK-k.

Idiazabal, Ormaiztegi, Zumarraga, Segura eta Legorretan ere badaude taldeak. Idiazabalen goizeko 09:30etik 11:30era erdi urratsa eta 16:30etik 18:30era behe urratsa. Ormaiztegin behe urratseko bi talde, bata goizeko 14:00etatik 16:00etara eta bestea arratsaldeko 19:30etik 21:30era, biak ere liburutegian. Seguran iluntzeko 19:00etatik 21:00etara Aisa taldea eta 19:30etik 21:30era behe urratsa. Zumarragan jubilatuekin taldea martxan da 15:30etik 17:00etara Zahar etxean. Bukatzeko Legorretan 14:45etik 16:45era erdi urratsa eta 15:00etatik 17:00etara behe urratsa. Izena emateko edota informazio gehiago nahi izanez gero nahikoa da AEK-k dituen egoitzetara joatea, goizez 9etatik 1era eta arratsaldez 4:30etatik 8etara; telefonoz deitu edota mezu bat bidaltzea hona. Udalek matrikula subentzionatuko diete ikasleei.

2010/10/06

Ikasi euskara eskertuko dizute eta!

iritzia: 
Kontseiluak euskara ikasteko deia egin du. Esan, bai nahi dut!

2010/10/05

Euskara Klaseak Goierriko AEKn. Atera arbela kalera!

iritzia: 

Euskara Klaseak Euskaltegian

Izena emateko azken egunak

Últimos días para matricularse

2010/09/17

BAI, nahi dut! Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak matrikulazio kanpaina zabalik.

iritzia: 
BAI NAHI DUT! AEKn metodologia komunikatiboa jorratzen dugu eta eguneroko programaketan txertatu. Geure helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, aurretik aipatu metodologian kultur ekintzak txertatzen ditugu erabilera sustatzeko; besteak beste ikastaroak, bisita gidatuak, irteerak, pertsonaia esanguratsuak klaseratu, hitzaldiak... Ikastaro eskaintza zabala dugu:
  • Ohiko ikastaroak: euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak; 2, 3 edo 4 orduko ikastaroak, goizez, arratsaldez zein gauez. HABEren 1,2,3 eta 4.mailak.
  • Auto-ikaskuntza: astean ordu eta erdiko mintza-saioak, 15ean behin 40 minutuko tutoretzak.
  • Lan mundua: normalkuntza planen kudeaketa eta langileentzako ikastaro bereziak.
  • Agiriak: HABE zein Hizkuntz Eskakizunak eskuratzeko ikastaro berezituak.
  • Irakasleentzako ikastaroak: hobekuntza (Irale), azterketak...
  • Aisa: etorkinentzat harrera ikastaroak.
  • Dendaketan: merkatariei zuzendutako ikastaroa.
  • Osatuz: osakidetzako langileei zuzendutako ikastaroa.
  • Hitanoa: edonorentzat.
  • Online ikastaroak: Haberen 2, 3 eta 4.mailako azterketak prestatzeko ikastaroak; zuzentasuna; testugintza... www.egela.aek.org orrialdean.
Eskaintza zabala! Ez galdu aukera eta esan BAI NAHI DUT! Informazio gehiago edo izena emateko hemen gaude.

2010/09/13

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiaren alde Ordiziako euskal festetako asteazkeneko peri berezian zozketatutako loteak badu sariduna.

iritzia: 

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiaren alde Ordiziako euskal festetako asteazkeneko peri berezian zozketatutako bertako produktuez osatutako lotea 0.570 zenbakia duen boletoari egokitu zaio. Berau Luis Mari De Juan “Pintxo” ordiziarrak aurkeztu du eta hala ageri da argazkian saria jasotzerako garaian.

2010/09/01

Bukatu da, bukatu da, akabo! Hemen gara berriro!

iritzia: 
Ederki pasatu dugu oporretan, baina... Bukatu da, bukatu da, akabo!
Ekin diogu berriro lanari, dagoeneko, hasi gara hurrengo ikasturtea prestatzen euskaltegietan.Hemen gara bai berriro!

2010/07/23

AEKren uda eskaintza aurrera doa.

iritzia: 
Uda aurrera doa eta AEKren orrialde nagusian dioen moduan uda barnetegiak ere bai. Abuztuaren lehen egunera arte iraungo dute hilabete honetako AEKren bigarren hamabostaldiko euskalduntze barnetegiak Arantzan eta Foruan. Abuztuaren 24an bukatuko den beste barnetegi bat, Iparraldeko oinezkoentzako barnetegi ibiltaria da, Pirinioetan ibiliko dena GR 10 ibilbidea egiten. Beste alde batetik, bi egun lehenago, larunbatean, hasi zen bizikletaz egingo den barnetegi ibiltariaren 10. edizioa, ibiltarien aitzindaria eta beste behin 16 egunez Euskal Herria zeharkatuko duena. BerriaTB-k barnetegi biltariari buruz bideoa ere egin du! Ohikoa dugun legez, zenbait hasi eta beste zenbait bukatu. Esate baterako oinezkoentzako Hegoaldeko barnetegi ibiltaria uztailaren 18an bukatu zen. Egun berean amaitu ziren familientzako lehenengo barnetegiak ere. Hurrengo familientzako barnetegiak abuztuaren 2an hasiko dira. Oraindik asko falta da uda amaitzeko, zenbait ikastaro bukatu diren arren oraindik aukera asko dago: barnetegi zein ikastaro trinkoetan. Hori bai, euskara ikasiz "mihi puntan duzuna ateratzeko". AEKren uda eskaintza zabala da!

2010/07/05

Dagoeneko abian dira AEKren uda barnetegiak, ikastaroak...

iritzia: 
AEKren orrialde nagusian dioen moduan, martxan dira jada hainbat uda barnetegi, ikastaro... Hasiak badaude ere oraindik aukera badago izena emateko. Beraz, ez galdu aukera eta izena eman, euskara gozatuz ikasiko baituzu.Argazkian, duela bi urteko barnetegi ibiltariko hainbat ikasle ikus ditzakegu mendi tontor gainean hamaiketakoa egiten. Zaletasunak eta euskara uztartzea bezalakorik ez dago! Zein mendi ote da?

2010/06/23

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroak, glotodidaktika ikastaroak, antolatu ditu.

iritzia: 
Norentzat zuzendua dago? Euskara irakasle izan nahi duenarentzat; lan poltsan sartzeko aukera dago. Hizkuntza lantzeko metodoak ezagutu nahi dituenarentzat. Hizkuntzaren irakaskuntzan bere formazioa osatu nahi duenarentzat. AEKn irakasle jarduteko ikastaro hau egitea derrigorrezkoa da. Eskaintza: Konbinatua: on line eta aurrez aurreko 5saio+tutoretza1 (Bilbon/Donostia/Gasteiz) Datak: 2010eko irailaren 6tik urriaren 29ra. Ordutegia: aurrez aurreko saioen ordutegia 09:00etik 13:30era izango da. Prezioa: 305 Ikastaroaren iraupena: 100 ordu. Zer egiaztatuko da? Bertaratze agiria banatuko da, eginbeharren ehunekoa zehaztuko da. Informazioa eta izen ematea: parte hartu nahi duenak helbide honetara mezua bidali, gauza bera edozein zehaztapen edo informaziorako: nekane-i@aek.org. Matrikula egiteko azken eguna: uztailaren 21a. Ikastaroaren partaideak matrikula egiten duten hurrenkeran onartuko dira. Gehineko partaide kopurua 15ekoa da herrialde bakoitzeko.
Ez galdu aukera eta anima zaitezte!

2010/06/21

Legorretako Goiztiri AEKren ikasleak Seguran.

iritzia: 
Legorretan, AEK euskara eskolak ematen ari da azken 4 urteotan, bertan, AEKn ikasle talde guztietan bezala, ikas-prozesua bizkortzearren, hainbat kultur ekintza burutu dituzte urtean zehar. Oraingoan, ikasturte amaiera izaki, Segura bisitatu zuten, hori bai, ondo bazkaldu ostean. Kaferik gabe geratu baziren ere oso gustura itzuli ziren!

2010/06/17

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako euskarazko XIX. txiste eta pasadizo idatziak baditu irabazleak.

iritzia: 
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako euskarazko Txiste eta pasadizo idatzien XIX. Lehiaketak, argazkian irabazleak sari-banaketan, baditu irabazleak dagoeneko. 40 txiste aurkeztu dira guztira, aukeraketa Goierriko AEKren ikasle guztiek egin dute. Ondorengo bideoan Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegiko 1B mailan dabilen ikasle bat beraien taldeko txiste irabazle bat, bi irabazle beraienak izan baitira, kontatzen ikus-entzun dezakegu. 3.sariduna Legazpiko Jose Manuel Ezeolaza izan da.

Bejondeizuela! Eta... On egin!