Ikasturte honetan Amets Arzallusen Minan liburu ezaguna irakurri dugu euskaltegian, eta, ikasturteari amaiera emateko, egilearekin literatur solasaldi atsegin batez gozatzeko aukera izan genuen. Ikasleek Ametsekin partekatu zituzten liburua irakurtzeak sortu zizkien hausnarketak, eta nahi adina galdera egiteko aukera izan zuten. Arretaz eta gustura entzun genion Ametsi. Benetako plazera izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina