2025/06/18

Hitz ezkutua: ekaina

Dagoeneko asmatuko zenuten, baina hemen doa hirugarren pista:

1. pista: Zalantzarik gabe, egiteak abantailak dakartza.
2. pista: Aurtengoa ekainaren 30ean amaituko da.

3. pista: Oraindik egin ez baduzu, esteka honetan egin dezakegu:
https://www.aek.eus/aurrematrikula/



Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutuamen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina