2025/06/17

Ikasturte amaierako afaria Zegaman


Ikasturteari amaiera emateko, Zegaman izan ginen ostiralean. Isabelek eta Nekanek ezin hobeto erakutsi ziguten herria; bertako historia eta istorioak ezagutuz, pasieran ibili ginen afalordura arte. Zegamako ostatuan bapo afaldu, eta afalostean, kontu-kontari eta kantuan aritu ginen. Eta, norbere buruaz barre egitea baino hoberik ez dagoenez, Pirritx eta Porrotx-en trikitixa dantzatuz amaitu genuen eguna.













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina