2025/06/20
2025/06/18
Hitz ezkutua: ekaina
1. pista: Zalantzarik gabe, egiteak abantailak dakartza.
2. pista: Aurtengoa ekainaren 30ean amaituko da.
3. pista: Oraindik egin ez baduzu, esteka honetan egin dezakegu:
https://www.aek.eus/aurrematrikula/
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
2025/06/17
Ikasturte amaierako afaria Zegaman
Ikasturteari amaiera emateko, Zegaman izan ginen ostiralean. Isabelek eta Nekanek ezin hobeto erakutsi ziguten herria; bertako historia eta istorioak ezagutuz, pasieran ibili ginen afalordura arte. Zegamako ostatuan bapo afaldu, eta afalostean, kontu-kontari eta kantuan aritu ginen. Eta, norbere buruaz barre egitea baino hoberik ez dagoenez, Pirritx eta Porrotx-en trikitixa dantzatuz amaitu genuen eguna.
2025/06/13
Literatur solasaldia Amets Arzallusekin
Ikasturte honetan Amets Arzallusen Minan liburu ezaguna irakurri dugu euskaltegian, eta, ikasturteari amaiera emateko, egilearekin literatur solasaldi atsegin batez gozatzeko aukera izan genuen. Ikasleek Ametsekin partekatu zituzten liburua irakurtzeak sortu zizkien hausnarketak, eta nahi adina galdera egiteko aukera izan zuten. Arretaz eta gustura entzun genion Ametsi. Benetako plazera izan zen.
Lehenengo pistarekin ez duzue asmatu? Hemen doa bigarrena.
1. pista: Zalantzarik gabe, egiteak abantailak dakartza.
2. pista: Aurtengoa ekainaren 30ean amaituko da.
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
2025/06/04
Hitz ezkutua: ekaina
Konturatu orduko iritsi da ikasturte amaiera eta berekin batera azken hitz ezkutua. Hemen doa lehenengo pista:
1. pista: Zalantzarik gabe, egiteak abantailak dakartza.
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
Arriarango urtegira bisita
Hitzaro euskara elkarteak antolatuta, Arriarango urtegian egon ziren pasa den astean euskaltegiko hainbat ikasle. Urtegia ikusteaz gain, araztegiak nola funtzionatzen duen entzuteko aukera izan zuten.