Egun on!
Hemen duzue urtarrileko hitz ezkutua lehiaketako bigarren pista. Zer ote da?
1. pista: Nahi izanda ere, ezin zaio ihes egin.
2. pista: Ikus dezakezu, baina ez ukitu.
3. pista: Bitxia da: argiarekin sortu eta iluntasunarekin desagertu.
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina