Hitzaro elkarteak otsailerako antolatutako bi ekintzen berri ematera gatozkizue. Batetik, Besaingo Igartza jauregia ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera izango duzue otsailaren 3an eta, bestetik, Pedagogian doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Rosa Aruburuak 2006an idatzi zuen Bortzirietako gaztiak liburuari buruzko solasaldia eskainiko du, otsailaren 20an. Liburuak Bortzirietako (Nafarroa) gazteen bizimodua eta lan-aukerak aztertzen ditu 1940 eta 1960 urteen artean: baserriko lanak, Terranovako bakailao arrantza, Ameriketara emigrazioa, kontrabandoa, emakumeek Iparraldeko ostatuetan egiten zuten lana...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina