2021/11/02

ERRIGORAko saski beltza zozketatuko dugu

Urriaren 23tik azaroaren 11ra Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan egongo da. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. 

Kanpaina sustatzeko eta kanpainari gure ekarpena egiteko ERRIGORAko saski beltza zozketatuko dugu. Honakoak dira produktuak: 


Orburuak
Zainzuri zuriak
Pikillo piperrak
Oliba-olio birjina estra
Botila ardoa
Melokotoia almibarrean
Melokotoi marmelada
Tomate frijitua
Potxak
Teilak
Mahats-zukua
Piper-mamia
Kardua

+ 2022ko egutegia

Saskia lortu nahi duzu? Bada, erantzun galdera honi azaroaren 26a baino lehenago 688746638 telefono zenbakira. 

Zein da kanpainako leloa?


4 iruzkin: