2021/11/17

22. KORRIKA BADATOR!

Badator Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia! Badator 22. KORRIKA!!! 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Oraingoan Amurriotik Donostiara.

 
 
Goierrira apirilaren 8an, ostiralarekin, arratsaldeko 18:00ak aldera iritsiko da Urola Garaitik. Lau orduz Goierri zeharkatu ostean Tolosaldera sartuko da. 

Hitzek hizkuntza egiten dute, eta ekinak herria. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.
Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin. Hain juxtu bi hitz horien arteko jolasa izango da edizio honetako leloa: HITZEKIN.

Omendua, berriz,  Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez) pailazo-hirukotea izango da.  

Informazio gehiago: KORRIKA

KORRIKAn buru belarri sartu nahi baduzue jantzi ezazue laster aterako dugun arropa berria. Gerturatu zaitezte Beasaingo Herri Dendara (kale nagusian, Arrano tabernaren ondoan) ostiraletan 17:00etatik 19:30era edo larunbatetan  10:30etik 13:00era.

Orain da 22. tantoa egiteko garaia! Euskaraz eginez eta eginaraziz!

Euskara hitzetik ekintzara eramateko garaia heldu da!

1 iruzkin:

  1. Casinos Near Casinos Near Casinos with Casinos Near Me - Mapyro
    A map showing casinos and 사천 출장샵 other 사이트 추천 gaming facilities located near 계룡 출장마사지 Casinos near you, 원주 출장안마 Casinos Near Me: All Casinos Near Me. 남원 출장샵

    ErantzunEzabatu