Irakurketa tertulia erraldoia egin zen Beasainen abenduaren 1ean, herri ekimenak antolatuta. Herriko hamaika gunetan bildu ziren herritarrak taldeka, Jenis Joplin edo Kafka eta panpina bidaiaria liburuei buruz hitz egiteko. AEK euskaltegia izan zen gune horietako bat eta bederatzi lagun bildu ziren bertan. Guztira 100 lagunetik gora aritu ziren liburuen inguruan solasean.
Ondoren, Igartza jauregian jarraitu zuen ekitaldiak. Bertan Juan Kruz Igerabiderekin solasaldia izan zen, Irati Goikoetxeak gidatua. Uxue Alberdi ere ekitaldian parte hartzekoa zen baina ez zuen bertaratzerik izan gaixoaldia zela eta. Jarraian, Nahia Martinezek Janis Joplinen abesti baten bertsioa jo zuen pianoan. Igerabidek eta Goikoetxeak poema bana irakurri zuten Martin Kortabarriak jotako biolinaz lagundurik. Amaitzeko, Euskaraldiaren garaia izaki, belarriprest diren zenbait herritarri aitortza xumea egin zitzaien, euskararekin duten jarrera txalotzeko.
Albistea Goierri Telebistan
Albistea Goierriko Hitzan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina