Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa egin dugu Ordiziako Barrena jauregian eta giro ederra sortu da bertan. Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 3,4,5 eta 6.mailako ikasleek postal dotoreak egin dituzte, originalak eta landuak, eta Euskal Gabonak irudikatzea izan dute helburu aurtengoan ere. Maila bakoitzean bakarrak irabazten du saria, ordea, eta hori erabakitzeko ardura euskaltegiko ikasleena izan da. Hauxe izan da euren epaia:
- LH 3. mailako sariduna: Oihan Crespo
Originaltasuna,
sormenerako gaitasuna erakusten du, koloretsua da, pinua oso ongi
landuta dago, genero berdintasuna (Olentzero+Mari Domingi agertzen
dira), mezu zuzena du.
- LH 4. Mailako sariduna: Oihan Lezea
Ikusgarria da,
desberdina eta ideia originala izan du, oso landua da, mezu polita
du, euskarari egindako aipamenak, inplikazioa, txukuna.
- LH 5. mailako sariduna: Haizea Salceda
Alde guztiak zaindu
eta landu ditu, ideia bat dago bere atzean, koloreak pentsatuta
daude, oso originala da, garbia eta txukuna da betea izan arren,
irudimentsua da, 3D itxura eman die hizkiei eta oso txukuna da,
Argitxo dauka.
- LH 6. mailako sariduna: Maren Varela
Oso dotorea da,
originala, lan asko eginda dago, erliebeak eginda daude, kolore
alaiak erabili ditu eta ongi aukeratuta daude, zuhaitza oso polita
da, euskal kultura kontuan hartu du, alde guztiak daude landuta,
material asko erabili ditu, Olentzero dauka.
Irabazleek 75 euro irabazi dituzte Larratxa liburu-dendan erabiltzeko. Gozatu, sariaz, eta zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lanagatik!
Postal guztiekin osatutako erakusketa irekita egongo da Ordiziako Barrena jauregian, urtarrilaren 10era arte. Gerturatu eta gozatu artista hauen lanaz!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina