Kultur ekintza arrakastatsuenetako bat izaten da urtero egiten dugun talogintza tailerra. Aurtengoan, otsailaren 6an egingo dugu, 18:00etan, Beasaingo Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean (Arriaran auzoan, pilotalekuaren ondoan dago elkartea).
Segurako talogileek orea nola egiten den erakutsiko dute eta, ondoren, hura mahaietan banatu, eta parte-hartzaileek taloari forma emango diote. Jarraian, sutara eraman, bertan egin eta, azkenik, barruan txistorra, txokolatea, gazta edo hirugiharra duela dastatuko dute norberak egindakoa.
Helduek 4€ ordaindu beharko dituzte eta haurrek 2€. Interesa baduzue, otsailaren 2ra arte eman dezakezue izena gure euskaltegietako batean.
Arriarango Intxaurpe elkartean ibiltzen zaretenok, han eman dezakezue izena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina