Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.
AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
- Otsaileko ikastaroa: otsailaren 5etik martxoaren 2ra izango da. Maila guztiak! Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu. Ikusi hemen.
- Prezioa: 536 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak barne.
Informazio gehiago eta izen-emateak: gernika@aek.eus // 946 253 596
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina