2016/06/24

Banatu ditugu txiste lehiaketaren sariak

Asteazkenean banatu genituen XXV. Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketaren sariak. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Hitzaro euskara elkarteak Mintzalagunentzat antolatzen duen ikasturte amaierako jaiarekin uztartu genuen gure ekitaldia.


Lehenik eta behin, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek 'Putinen guardasola' antzezlana eskaini zuten. Barre galantak egin zituzten ikus-entzuleek eta euskal ereserkia ere abestu zuten. 

Jarraian, txiste lehiaketaren sari banaketa egin genuen. Lehen hiru postuetan geratutakoek saria jaso eta euren txistea kontatu zuten.


1.SARIA


Beasaingo goizeko taldekoek eskuratu zuten lehen saria 'Kandela madarikatua' txisteari esker.  Talde horretako kide diren Patxi Uranga, Pepi Zurutuza eta Armando Lopezek kontatu zuten pasadizoa, Aitor Calvillo irakaslearen laguntzaz. Taldeak Ataungo Urbieta sagardotegian afaria du zain lortutako sariari esker.
 


2. SARIA


Ordiziako goizeko A1 taldean egokitu zen bigarren saria, Vanesa Navarroren 'Jatetxe baten komunean' pasadizoa tarteko. Zeraingo Oiharten bi lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria lortu du Vanesak. Berak irakurri zuen pasadizoa, azpiko bideoan ikus daitekeen bezala: 



3.SARIA

Ordiziako goizeko A2 taldeko Joxan izan zen azken saritua 'Bikotearen banaketa prozesua' txistea medio. Tableta eskuratu du txiste honi esker:





Txiste irabazleak 2016 from Goiztiri AEK euskaltegia

Amaieran, mokadutxoa egin genuen kontu kontari.

Aurtengoa amaitu da, beraz, baina datorren urtean ere izango dugu umorerako tartea! Bien bitartean, segi euskarazko umoreaz gozatzen!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina