Bertso desafioa izan genuen joan den asteartean Beasainen, Goierriko eta Tolosaldeko bertsolarien artean. Tolosaldeko Harituz bertso eskolako ordezkariak Haritz Mujika,
Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzu izan ziren;
Goierriko Goibe taldekoak, berriz, Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Eneko
Araiztegi.
Beasaingo Basakana tabernatik abiatu eta hainbat tabernatan egin genuen geldialdia, zerbait hartu eta bertso jarduna entzuteko.
Eresti Oiarbide gabiriarrak jarri zituen gaiak eta bezperan euskaltegiko ikasleekin egindako saioan landutako oinak eta ideiak ere erabili zituen.
Ikusleen txalo zartaden arabera pilatu zituen puntuak talde bakoitzak. Azkenean goierritarrak izan ziren garaile. Irabazleak irabazle, entzuleok gozatu ederra hartu genuen bertsolarien saioekin. Ez zen umorerik falta izan eta hunkitu ere egin gintuzten! Bejondeizuela eta hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina