Arabako euskahaldunak
Bizkaiko euskahaldunak
Gipuzkoako euskahaldunak
Nafarroako euskahaldunak
Dozenaka euskahaldun batu ziren larunbatean Hego Euskal Herriko lau
hiriburuetan AEK-k deitutako Gu ere euskahaldunak gara ekimenera, eta
guztiak paratu dira elkarrekin ekimenaren lekukotza jaso duten
argazkietarako. Euskara jakin ez, ahaldundu eta ikasi ondoren euskaraz
bizi diren euskahaldunak izan dira protagonista, Euskal Herrian diren
milaka eta milakaren izenean.
AEK-k 19. Korrikatik datorren mezua azpimarratu nahi izan du ekimen
honen bidez; hots, garai batean euskara jakin ez arren, ahaldundu eta
euskara ikastea lortu ondoren, euskaraz bizi diren lagun horiek
ikusarazi nahi izan ditu. Izan ere, AEKren aburuz, “gaur egun
euskahaldun diren horien erabakia eta ibilbidea nabarmentzekoa da
oraindik abagune horri heldu ez dioten euskaltzale erdaldunen aurrean.
Herritar horien euskahalduntzea eredu paregabea da beste herritar
askorentzat”.
Hala, AEK-k herritar helduei euskahalduntzeko gonbitea egin die.
Azken batean, orain arte milaka lagunek egin dute bide hori, eta beste
milaka dabiltza gaur egun euskaltegietan antzeko bidea egiten. AEKren
arduradunek gogorarazi dute urte osoan dagoela aukera euskahalduntzen
jarraitzeko: “Ikasturte arrunta bukatzear badago ere, udako ikastaroen
matrikulazioan guztiz murgilduta gaude, eta hurrengo ikasturteko
aurre-matrikulazioarako eskaintza berezia ere edonork dauka eskura”.
Izan zaitez zu ere euskahaldun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina