19.Korrika arrakastatsua pasa ondoren, beharrezkoa ikusten dugu
Korrikaren mezua hedatzen jarraitzea; hori dela-eta, euskahaldun
kontzeptuaren barruan dagoen ideia bat azpimarratu nahi dugu:
euskahalduntzearena; alegia, euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara
ikastea lortu duzuenon indarra, hain zuzen ere.
Euskahaldunok hartutako erabakia eta egindako ibilbidea nabarmendu
nahi ditugu, bereziki oraindik bide hori egin ez duten euskaltzale
erdaldunen aurrean. Rol garrantzitsua jokatzen duzue euskara ikasi eta
euskaraz bizitzeko gai zaretenok.
Beraz, ekainaren 6an, ideia hau indartzeko talde-argazki handia egin nahi dugu zuekin, euskahaldunokin, Hegoaldeko hiriburuetan.
Zu bertan egotea nahi dugu. Hemetxe hitzorduak:
Donostian, kaian -Portaletak-, 11:30ean.
Bilbon, Arriagan, 11:30ean.
Iruñean, Alde Zaharrean -Zaldi Zurian, 11:30ean.
Gasteizen, Galizia kalean (Aranako txosna-gunea), 12:30ean.
Gasteizen, Galizia kalean (Aranako txosna-gunea), 12:30ean.
Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu,
plazan tokia hartu, busti: euskara ikastea erabaki nuen, eta gaur egun
euskalduna naiz, gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da.
Egiten dudana naiz.
Etor zaitez, euskahaldun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina