2015/05/15

Atzekoz aurrera ere bera


Palindromo ikastaroa egin genuen joan den asteartean Beasaingo Igartza jauregian eta Markos Gimenok palindromoen xarma erakutsi zigun. 


Beasaingo goizeko taldekoek saioaren kronika egin zuten biharamunean:

Atzo Beasaingo Igartza jauregian palindromo tailerra egin genuen. Markos Gimeno ermuarra izan zen irakaslea. Palindromoak bi norabidetan berdin irakurtzen dira. Hitzak dira baina esaldiak ere izan daitezke. Guk ez genekien zer zen palindromoa eta horregatik interesgarria izan zen, zerbait berria ikasi genuelako. Hasieran oso zaila iruditu zitzaigun baina gero pistekin lortu genuen. Hamalau palindromo egin genituen. Tailerra eta gero taberna batera joan ginen zerbait hartzera eta palindromoekin nola hasi zen kontatu zigun eta blog bat duela. Blogean astero palindromo berri bat jartzen du. Hori da zaletasuna!


Jakin-mina baduzue, hementxe duzue Markosen gunea. Ea gustuko duzuen!

Gogoratu lehiaketan zozketatuko dugula Markosek kaleratutako palindromo ariketen liburua. Animatu eta parte hartu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina