Bideo-kopla lehiaketa
Ekimen honen helburua euskara ikasten edo praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea da eta baita bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea ere.
- Parte-hartzaileak: euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak, erakunde guztietakoei zabalik.
- Gaia: helduen euskalduntzea.
- Kopurua eta euskarria: 6 koplaz osatutako bertsoaldia, bideoz grabatua.
- Saria: Afaria edo bazkaria sagardotegi batean, bi bertsolarirekin. Parte hartu duten gainerako taldeek ere aukera izango dute sagardotegian lekua eskatzeko (nork berea ordainduta).
- Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen.
- Nora bidali: korrika.aek@gmail.com
- Epailea: Bertsozale Elkartea. Martxoaren 15ean hartuko da erabakia.
Oharra:  kopla lehiaketa
 baliatu liteke, zuen herriko edo inguruko bertso-eskolarekin zein 
bertsolariekin harremanak egiteko. Herriko bertso-eskolari zein 
bertsolariei laguntza eskatu zeniezaiekete (zuen taldera gonbidatuz), 
kopla sorta hori prestatzeko.
Abestiaren bertsioa 
Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, 
musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu da. Talde 
bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du. 
Bideo lehiaketa
Aurten EUSKALKIEN inguruko bideo-lehiaketa antolatu dugu Korrika 19 girotze aldera.
- Egin beharrekoa: letra bere horretan mantendu eta musika bakoitzaren estilora egokitu.
- Saria: egonaldi bat.
- Parte hartzeko epea: martxoaren 9
- a baino lehen.
- Nora bidali: korrika.aek@gmail.com
- Erabakia: martxoaren 15ean.
Bideo lehiaketa
Aurten EUSKALKIEN inguruko bideo-lehiaketa antolatu dugu Korrika 19 girotze aldera.
- Egin beharrekoa: Parte-hartzaile bakoitzak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren inguruko bideoa prestatu beharko du. Bideo honetan tokiko euskalkiaren inguruan nahi duen informazioa zabaldu beharko du: egungo egoera, erabilera-maila, hizkuntz berezitasunak, hitz bereziak, azken hiztunak… Euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi dugu.
- Baldintzak: 3 minututik beherako iraupeneko bideoa izatea eta «Euskahaldun!» Korrika 19ren leloa behin gutxienez erabiltzea.
- Bideoaren formatua: MP4 edo AVI (bidaltzeko orduan, ZIP euskarrian, hau da, konprimituta bidaliko da ), gehienezko tamaina 10 Gigakoa izango da, eta mezuaren goiburua ”Korrika 19 bideo lehiaketa” izango da.
- Gaia: euskalkiak.
- Saria: Mac gailu bat.
- Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen.
- Nora bidali: korrika.aek@gmail.com.
- Erabakia: martxoaren 15ean. 
Animatu eta parte hartu!!!



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina