2015/01/09

Abian da Korrika Kulturala

 
Korrika kulturala aurkeztu zuten atzo Donostia 2016ren egoitzan euskal kultura bultzatu eta euskara gizarteko esparru guztietara eramateko asmoz.
Hainbat ekitaldi izango dira Korrika Kulturalaren barruan: Fausto antzezlana, Gosariak, Hor dago ardoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bertso Korrika eta Bertsolaritzaren sekretuak. 

Korrikaren aplikazioa

Korrika Kulturalaren berri agenda kontsultatzeko modua izango da Korrikako aplikazioaren bidez. Horretaz gain, Korrikaren ibilbidea ikusi eta martxoaren 19tik 29ra unean uneko lekuko eramailea nor den jakin ahalko da. Korrikak irauten duen egun horietan argazki lehiaketa ere egingo da eta egun bakoitzeko argazki onenak saria izango du. 

Aplikazioa laster deskargatu ahalko da Google Play eta App Storen. 

Hiru lehiaketa

Aurretik aipatutako argazki lehiaketaz gain, jendearen parte hartzea sustatzeko beste hiru lehiaketa ere jarriko dira martxan: abesti bertsioa, bideo-kopla lehiaketa eta bideo lehiaketa.

Korrikaren inguruko informazio gehiago hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina