Beasaingo
Udalak, Udal biblioteka, Mirentxu liburu denda eta Topagunearekin
batera, Irakurri,
gozatu eta oparitu
kanpaina jarri zuen martxan pasa den apirilaren 23an, Liburuaren
Nazioarteko egunean.
Udaletik,
irakurleak euskarara gerturatu nahi ditugu, euskaraz ere irakurtzeko
aukera zabala dagoela ikusteko. Euskarazko kontsumoa ere bultzatu
nahi dugu, bai umeena baita helduena ere. Azken batean, herritarrak
euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditugu.
Ekimenaren
helburuak ondorengoak dira:
-
Irakurzaletasuna
sustatzea.
-
Udal
liburutegiak eta herritarrak harremanetan jartzea.
-
Euskarazko
literatura ezagutzea.
-
Euskal
liburugintza indartzea.
Ekimenaren
iraupena: apirilaren 23an jarri zen martxan eta ekainaren 30era arte
iraungo du.
Nori
zuzendua: Beasaingo herritar guztiek izango dute kanpainan parte
hartzeko eta abantailez baliatzeko aukera.
Hiru
pauso eman behar dira parte hartzeko (funtzionamendua):
1.urratsa: IRAKURRI. Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea. Herritarrak Udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita, bertako euskarazko liburu bat eramango du etxera irakurtzeko.
2. urratsa: GOZATU. behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua
eta irakurle fitxa erraz bat bete beharko du bertan (zein izan den
irakurritako liburua, zer inpresio eman dion…). Fitxa hori beteta,
liburutegiko arduradunak erosketa txekea emango dio irakurleari,
hitzartutako liburu dendan erosteko.
3. urratsa: OPARITU. Azken pausua, liburua oparitzea da, lagun bat,
senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian
jasotako erosketa txekearekin %25 merkeago erosiko du norbaiti
oparituko dion euskarazko liburu bat. Euskara ikasleentzat eta
mintzalagunentzat erosketa txekeen balioa %50ekoa izango da.
Hileroko
zozketa: Udal bibliotekan, maiatzean eta ekainean, hilabete
bakoitzean liburutegian maileguan libururen bat hartu dutenen artean,
30 euroko erosketa txekeak zozkatuko dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina