Didgeridoo musika instrumentu aborigenari buruzko hitzaldia eta erakustaldia izango dugu etzi, 18:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Iban Nikolai musikari oiartzuarra izango dugu hizlari.
Didgeridooa australiar aboriginen aintzinako musika tresna da, 20.000 
urtetik gora ditu. Termitek naturalki ustutako eukaliptozko enbor bat da
 eta putz eginez soinu sakon bat ateratzen du. 
Iban Nikolaik (Donostia 1977) duela
 15 urte ezagutu zuen didgeridooa Londresen. 15 maisurekin 
Europan zehar ikasi ondoren Australiara salto egin zuen  aborigenekin 
didgeridooa ikastera eta 3 hilabetez beraien kultura ezagutzera. Gaur egun, ikastaroak eta kontzertuak eskaintzen ditu .
5 CD kaleratu ditu eta Samar edo Acoustic Glorious taldeetan aritu da. Briganthya, Zea Mays, Xabi San Sebastian, Oreka TX eta beste hainbat taldeekin ere kolaboratu du.
5 CD kaleratu ditu eta Samar edo Acoustic Glorious taldeetan aritu da. Briganthya, Zea Mays, Xabi San Sebastian, Oreka TX eta beste hainbat taldeekin ere kolaboratu du.
Animatu Igartzara!


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina