Urrian zabaltzen ditugu euskaltegiko ateak eta ikaslez betetzen dira ikasgelak. Pixkanaka-pixkanaka elkar ezagutzen dute ikasleek eta talde izaera hartzen hasten da ikasle multzoa, adiskidetasuna ere sortuz kasu askotan. Batzuek aurretik ezagutzen dituzte ikaskideak, aurretik elkarrekin euskaltegian ibili direlako edota euren bizimoduan topo egin dutelako uneren batean. Kasuak kasu, giro polita sortzen da ikasle zein irakasleen artean.
Euskaltegiko taldeak ezagutu ditzazuen pixkanaka-pixkanaka argazkiak igoko ditugu blogean eta gure Flickr kontuan aurkituko duzue osatzen arituko garen bilduma. Lehendabiziko argazkiak dituzue bertan; ikasle berriak txertatzen doazen heinean talde argazkiak eguneratuko digutu eta bilduma handiagotu. Jo atea eta sartu ikasgelara taldeak ezagutzera!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina