Goizeko EGA taldeko ikasleak esaera zaharrak lantzen aritu dira azkenaldian eta blogeko ikasleen txokoa aprobetxatu nahi izan dute zuei jolas hau proposatzeko: esaera zaharren amaierak asmatzea. Gelako Sara eta Nerea izan dira kamera aurrean jartzen ausartu direnak. Bideoan zuei esaeraren esanahia azaldu dizuete eta baita esaldiaren hasiera ere. Ikusi bideoa!
Beraz, hauek dira osatu beharreko esaeren hasierak:
1. Ezina...
2. Alferrik da ura joan...
3. Bururik nekatzen ez duenak...
4. Astoak mandoari...
Ea asmatzeko gai zareten! Bota zuen erantzunak!
Oso ondo. Jarraitu horrela!
ErantzunEzabatu