Komenigarria izaten da Korrika herrira iristen den garaian, aproposa den jantziekin irtetea kalera eta baita aurretik giroa berotzen joatea ere eta, hori dela-eta, Korrika 18ren arropa eta materiala salgai daukagu Goierrin. Hiru toki finko ditugu eskualdean:Ordiziako euskaltegia (Nafarroa Beherea, 1), Beasaingo euskaltegia (Urbialde behea, 7) eta Beasaingo Herri Denda (Kale Nagusia). Beasaingo Herri Denda ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan izaten da zabalik, 18:00etatik 21:00etara.
Hemen dauzkazue Korrika 18ren arropak erakusteko egindako desfileko argazkiak.
Animatu eta erosi, arroparen bidez ere euskara emateko elkarri!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina