Korrika 18ren Unitate Didaktikoa prest dago gaur goizean Koldo Tellituk eta Kristina Boanek, Euskal Herriko Ikastolen izenean, eta Edurne Brouardek, AEK-Korrikaren izenean, Bilboko Kalderapeko Kulturgunean aurkeztu ostean.
Unitate didaktikoa adin tarte guztietako ikasleei (haur
hezkuntzatik 18 urtera artekoei) zuzendutako Korrika materiala da, 10 egunetarako prestatua eta Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren
mezua zabaltzeko balio duen tresna.Helburua euskararen erabilera
sustatzea eta indartzea da, AEK-k antolatutako Korrika ekimenaren
zergatiaz eta beharraz ohartaraztea. Horretarako, Korrika 18ren mezua,
kanta eta bideoklipa ditu eta Korrika Txikirako prestaketa egitera
gonbidatzen ditu adin-talde guztiak. Horrez gain, hainbat jarduera
dituzte unitate didaktikoan, adin tarteen araberakoak.
Irakasleei Korrika txikiak antolatzen eta prestatzen laguntzeko
baliagarria izateaz gain, Korrikaren alde egiten duten lan handia
eskertzeko modu bat da. Korrikak beti jaso izan du asko euskal
gizartetik, eta Korrikaren nahia, espiritua eta filosofia da ordainetan
zerbait ematea.
Hemendik jaits dezakezue unitate didaktikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina