2011/01/31
Edergintzak Goierriko Goiztiri AEKn eman zuena irudietan.
2011/01/28
Abian, jada, KORRIKA 17ren aurkezpenak Goierrin.
Aste honetan Goierriko hainbat herritan hasi gara, jada, Korrikaren 17ren aurkezpen bileretan eta datorren astean herri hauetan izango gara:
- Urtarrilak 31, astelehena, Itsasondon,udaletxean, iluntzeko zazpietan.
- Urtarrilak 31, astelehena, Ataunen, kalustra gaineko lokalean, iluntzeko zortzi eta erdietan.
- Otsailak 1, asteartea, Ordizian, Barrena Kultur Etxean, arratseko seietan.
- Otsailak 1, asteartea, Zaldibia eta Gaintza, Zaldibiako udaletxean, arratseko zazpi eta erdietan.
- Otsailak 2, asteazkena, Ormaiztegi eta Gabirian, Ormaiztegiko udaletxean, iluntzeko zazpietan.
- Otsailak 2, asteazkena, Segura, Zerain eta Mutiloa, Segurako kultur etxean, iluntzeko zortzi eta erdietan.
- Otsailak 3, osteguna, Beasainen, Udaleko Batzar Aretoan, arratseko zazpietan.
2011/01/21
Korrika 17ren aurkezpena egin da gaur Goierrin Lazkaoko Beneditarren liburutegian.
- Korrika laguntzaile eginez.
- Datozen asteotan Goierriko herri orotan eratuko diren batzordeetan parte hartuz. Astelehena, urtarrilak 24, Lazkaon 19:00etan eta Olaberrian 20:00etan. Asteartea, urtarrilak 25, Legorretan gaztetxean 19:00etan. Asteazkena, urtarrilak 26, Beasainen Udaletxeko Batzar Aretoan 19:00etan eta Idiazabalen 20:30ean. Astelehena, urtarrilak 31, Ataunen 20:30ean. Otsailak 1,asteartea, Ordizian Barrena Kultur Etxean 18:00etan. Ateartea, otsailak 2, Ormaiztegin Udaletxeko Areto Nagusian 19:00etan.
- Materiala erosiz: Beasaingo Herri dendan, ostiral zein larunbatetan 18:00etatik 21:00etara (kale Nagusian) eta Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegietan.
- Kulturalean parte hartuz.
- KM erosiz.
- Enpresa edo saltegiek, korrikalaria, korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.
- ...
Nola ez! Bizkarrekoa jantzi eta KORRIKA eginez!
Euskalaleta lehiaketa antolatu du Korrika 17 Kulturalak.
Korrikak, ohikoa duen legez, kultur eskaintza aberatsa eskainiko dio euskal jendarteari 17. Korrikaren atariko hilabeteetan, eta denetarik ikusteko aukera izango da: antzerkia, musika, ipuinak, pailazoak, poesia, pintura... Horren erakusle izan dira Bilborockera hurbildu diren zenbait artista eta kultur eragile, eta batzuek euren lanaren lagin bat ere erakutsi dute bertan, besteak beste, Pirritx eta Porrotxek (Ongi etorri Pupu eta Lore), Loli Astoreka, Mikel Losada eta Eduardo Gabiñak (Sekula bai antzezlana) eta Oier Guillan, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortegak (Hura ez da lekua ikuskizuna). Bertan izan dira, halaber, Mikel Martinez (L-KM Larria Kutsakorra Mendebaldekoa antzezlana), Ramon Agirre (Xentimorik gabe antzezlana), Marifeli Etxandia (Hilezinak antzezlana)...
Bestalde, Euskalaketa lehiaketa antolatu du 17. Korrika Kulturalak, bakarrizketa lehiaketa hain zuzen ere, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Asmoa, “euskalakaririk onena” aukeratzea. Edonork har dezake parte martxoan zehar jokatuko diren kanporaketetan, finala Donostian izango da Korrika amaierako festan.
Kanporaketa bakoitzean, lehiakideek bi lan burutu beharko dituzte. Alde batetik, partaide bakoitzak aurretik prestatutako gai libreko bakarrizketa aurkeztuko du, gehienez zortzi minutukoa. Bestetik, bakoitzak guztientzako berdina izango den Euskalakari gaia garatu beharko du. Bigarren honetan lehiakideak bost minutu izango ditu lana aurkezteko. Lehen saria, bi pertsonarentzako Kariberako bidaia izango da. Eta herrialdeetako sariak, berriz, bi pertsonarentzako astebukaerako egonaldiak izango dira hainbat landetxetan. Izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik korrika17@gmail.com This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it helbidean. Beharrezko datuak: izen-abizenak, herrialdea, telefonoa eta posta elektronikoa. Azalpen gehiago, www.korrika.org web-gunean.
2011/01/20
Korrika Kulturala eta Korrika 17ren kanta/bideoklipa aurkeztu da gaur.
Korrika 17ren aurkezpena Goierrin.
2011/01/16
Jon Maiaren "Apaizac obeto" dokumentala.
Urtarrilaren 18an, iluntzeko 7etan, Idiazabalgo Udaletxeko Areto Nagusian, Jon Maiak "Apaizac obeto" dokumentala aurkeztuko du. "Zer garen ulertzeko ezinbestekoa ez ezik itsasoa kultura eta memoria putzu sakona" dela aldarrikatu nahi du dokumentalak. Aukera paregabea , beraz, honetarako.
2011/01/15
"Aurpegia nola zaindu" saioa datorren astelehenean, urtarrilak 17, AEK-k antolatuta.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak "aurpegia nola zaindu" saioa antolatu du Ordiziako EBPNaren laguntzarekin. Saioa, datorren astelehenean, urtarrilak 17, arratsaldeko 18:ooetan Ordiziako AEKren euskaltegian izango da. Amaia Iztueta estetizistak geure aurpegia nola zaindu azalduko digu. Saioa irekia da, beraz, nahi duen oro gerturatu daiteke bertara datorren astelehenean. Anima zaitezte!
2011/01/12
2011/01/10
Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez aurten Korrikak.
2011/01/08
Bukatu da, bukatu da, akabo!
2011/01/07
EUSKALAKLIP lehiaketa 17. KORRIKAren berrikuntzetako bat.
2011/01/04
AEK-k antolatutako Gabonetako postal eta idazlan lehiaketak baditu saridunak.
Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Gabonetako postal eta idazlan lehiaketako sariak banatu ziren. Guztira 110 lan jaso dira aurten, parte hartze ona izan da eta jasotako lanen maila ere ona. Saridunek, Lazkaoko Gerriko liburudendan gastatzeko txartelak eskuratu zituzten. Lehiaketan parte hartu duten postal guztiak ikusgai ikusgai daude herritar guztientzat Ordiziako Barrenan, urtarrilaren 10era bitarte. Hona hemen saridunak:
Postal lehiaketa Jakintza Ikastola:
1.saria: Saioa Arregi
2.saria: Enara Barandiaran
3.saria: Ainara Zubeldia
Postal lehiaketa Urdaneta-Oianguren ikastetxea:
1.saria: Nerea Sarasola
2.maila: Leire Molina
3.saria: Dorlete Armendariz
Idazlan lehiaketa:
1.saria : Jone Agirre (DBH2, Jakintza). Idazlana: Zoriontasunera heldu nahian.
2.saria. Maialen Irastorza (DBH2, Oianguren). Idazlana: Haize Planeta.
ZORIONAK GUZTIOI!


