
40 lagun izan ziren joaneko ostiralean Ataungo
Urbitarte Sagardotegian
afaltzen. Tartean
Goierriko AEK-ko ikasle-irakasleak,
Hitzaro Kultur Elkarteko
bazkideak eta
Ordiziako mintzalagunak izan ziren. Giro bikaina izan zen
sagardotegian Aiora eta Josuren trikiti doinuen laguntzarekin. Autobusean
egin genuen joan-etorria eta ondoren festak aurrera jarraitu zuen goizaldeko
ordu txikiak arte. Ixiarrek prestatutako makailo-tortila zein takoak
primerakoak zeuden eta zer esanik ez Demetriok ateratako txuletak! Esan
bezala, festa giro euskaldun bikaina sagardoa lagun.
meatzaldetik joango gara sagardotegi horretara ere! giro ederra ikusten da argazkietan. ondo segi!
ErantzunEzabatusaioa
Ez dakizu ondo! Goierri aldean giro paregabea daukagu! (je, je..) Sagardotegia oso ondo dago!
ErantzunEzabatuHori bai, autobusean etorri eh?
Adio! Agian, etortzen zaretenean, bertan, elkar ikusiko dugu.