Goiztiri AEK-k 1986tik dihardu Goierri euskalduntzen eta alfabetatzen, euskararen normalizazioan urratsak emanez. Koordinakundea izatetik Kooperatiba izatera pasa ginen 2002. urtean eta Euskal Herri osoan ari gara lanean (7 probintzietan ari garen bakarrak).
Eskarmentu handiko irakaslez osaturiko taldea dugu. Urtez urte, hainbat euskalduntze eta alfabetatze ikastaro eman ditugu Goierrin: Idiazabal, Segura, Zaldibia, Itsasondo, Ezkio-Itsaso, Lazkao, Ormaiztegi, Beasain eta Ordizian.
Hainbat ikastetxetan hobekuntza ikastaroak; hala nola, Ordiziako Jakintza zein Urdaneta-Oianguren Ikastetxeetan, Beasaingo Seaska eta Ordiziako Alotza haurtzaindegietan, Legazpiko Haztegi Ikastolan, Beasaingo Murumendin eta Urretxuko Gainzurin.
Auto-ikaskuntza bidez ikastaroak eskaintzen ditugu. Ikaslea tutorearekin biltzen da hamabost egunean behin eta astero mintza-saioak izaten ditu.
Lan munduan ere bagabiltza, ORKLI Koop. Elk.-ean, langileak euskaldunduz zein alfabetatuz.
Azken 4 urteotan MOODLE plataforma erabiliz on-line ikastaroak ematen ari gara, Goierri zein Euskal Herri mailan aitzindari gara honetan.
2006ko urriaz geroztik. AISA ikastaroak, merkatari zein dendarientzako ikastaro bereziak, gaztetxoentzako errefortzu taldeak, erretiratuentzako ikastaro bereziak. Esan bezala, helduen euskalduntze eta alfabetatzeaz gain gizarteko esparru guztietara iristen da Goiztiri AEK.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina