2008/11/19

Metodologia

Metodologia komunikatiboa jorratzen dugu. Horretarako AEK-k nazio mailan sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu. AEKz kanpoko materiala (HABE, Elhuyar, IKA, aldizkariak, egunkariak, irratia, telebista, internet…) ere erabiltzen dugu eguneroko programaketan.

Geure helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, aurretik aipatu metodologian kultur ekintzak txertatzen ditugu, berau sustatzeko asmoz; besteak beste ikastaroak (talo, dantza...), bisita gidatuak (D’Elikatuz, Zumalakarregi, egurraren museoa, gaztaren museoa, Igartubeiti, Igartza…), irteerak (Pagorriaga, Ataun,Oiangu…), pertsonai esanguratsuak klaseratu, hitzaldiak…

iruzkinik ez: